Slumdog Millionaire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Slumdog Millionaire
Datuak
Izenburua euskaraz Slumdog Millionaire
Urtea 2008
Estreinaldia 2008ko azaroaren 12
Generoa Drama
Herrialdea Erresuma Batua
Iraupena 120 minutu
Aurrekontua 15 milioi $
Banatzailea Fox Searchlight Pictures
Warner Bros.
Pathé
Zuzendaria
David Boyle
Loveleen Tandan
Ekoizleak
Christian Colson
Gidoilariak
Simon Beaufoy
Vikas Swarup (liburua)
Aktoreak
Dev Patel
Freida Pinto
Anil Kapoor
Irrfan Khan
Tanay Chheda
Saurabh Shukla
Mahesh Manjrekar
Musikagileak
A. R. Rahman
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa, hindiera
Sariak
8 Oscar Sari
7 BAFTA Sari
4 Urrezko Globo...
Webgunea
www.foxsearchlight.com

Slumdog Millionaire Danny Boylek zuzendutako britainiar filma da. Vikas Swarup indiar idazlearen "Q and A" eleberriaren adaptazio zinematografikoa da. Filma 2008. urtean filmatu zen Bollywood-en. Aktore asko egon ziren baina protagonistak Dev Patel (Jamal Malik) eta Freida Pinto (Latika) izan ziren.

Filmean, besteak beste, argi eta garbi ikusten da Indiako hainbat tokitan dagoen bizimodua eta pobrezia. Umeenganako tratu txarrak eta, batez ere, nesken edo emakumeengan dagoen errespetu falta.

Filmeko pasarte batean ume batzuei lesioak egiten dizkiete heldu batzuek, gero kaleetan eskale jartzeko eta horrela diru gehiago irabazteko, elbarrituek pena handiagoa ematen dute-eta.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburtua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamal gazteak anaia nagusi bat dauka, Salim izenekoa, eta Mumbai hirian bizi dira. Horien ama eraso bortitz batean hil ondoren, kaleko haur bilakatzen dira eta zaborretan hasten dira lanean. Horien laguna Latika izeneko neska da. Gizon batzuek hartu eta umeentzako ustezko aterpe batera eraman zituzten. Han, eskale moduan lan egitera behartzeko asmoak dituzte. Ihes egitea lortzen dute, baina Latika beraiekin han geratzen da. Jamalek Latika biziki maite du eta bizitoki eta lanbide berrian moldatu arren, bere bila abiatzen da. Latika gaizkile aberats baten esklabu bilakatu da eta berarekin topo egin arren, elkartzea ezinezkoa zaie. Salim gaizkilearen laguntzaile bilakatzen da, gainera.

Latikaren arreta erakartzeko, milioiduna izateko telebistako lehiaketa batean partze hartzea lortuko du Jamalek. Sinesgaitza bada ere, txikitako bizipenei esker eta zorte piska batekin galderak asmatzen doa. Poliziak galderak erantzuterakoan iruzurra egin duelako ustetan, atxilotu eta torturatu egiten dute. Azkenean, aske utzi eta azken galdera asmatu eta miliodun bilakatzen da. Salimek aske utzi ondoren, Latikak lortzen du Jamalekin elkartzea, lehiaketan irabazi ondoren.

Luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jamal eta Salim anaiak txabola batzuetan bizi dira baina bere ama hil zutenean beraiek jan ahal izateko zabor-bilatzaile bilakatu ziren. Baina egun batean, gizon batzuek beraiekin eraman zituzten. Umeak ez ziren konturatu geroago tratu txarrak jasan eta eskaletzan ibiltzera behartu behar zituztela. Jamali begiak erretzeko asmoa igartzen dutenean bi anaiek alde egiten dute baina Latikak, haien adineko neska koxkorrak eta Jamal protagonistaren lagunak, ez du zorte bera izango eta gaizkileen esku geratuko da.

Urrun joan behar dira seguru egoteko baina ez dute dirurik. Tren batean igotzen dira, bizitza hobe baten bila. Mota guztietako lanak egiten aurrera ateratzen dira. Taj Mahal jauregia deskubrituko dute eta inguruan dagoen turismoari esker nahiko ondo moldatuko dira bolada batean.

Urte batzuk geroago Jamalek, protagonistak, anaia txikiak, Latika oraindik gogoan eta haurtzaroko hirira itzultzea erabakiko du, Mumbaira, bere haurtzaroko lagunaren bila. Latika gangster baten andrea dela jakingo du eta gangsterraren etxean sartuko da, zerbitzari moduan, bere asmoa Latika askatzea eta berarekin eramatea izango da baina azkenean alde egin beharko du. Latikak ihes egitea lortu eta Jamalekin elkartu behar duenean, gaizkilearen laguntzaile bilakatu den Salimek Latika harrapatu, gaizkilearengana berriz ere eramaten du, aurretik mendeku moduan aurpegian orbaina utziko dion labankada bat emanez.

Film osoa Jamal telebistako programa batean lehiatzen ari den bitartean gertatuko da. Telebistako saioa Milioiduna izan nahi duzu? da. Jamalek galdera guztiak asmatzen ditu, txikitan edo bizitzan zehar bizitako egoerei esker. Egoera horiek flash-back moduan agertzen dira galdera batetik bestera. Lehiaketan iruzurra egiten ari delakoan, poliziak atxilotu eta torturatu ere egiten dute. Aske geratu ondoren, lehiaketara itzuli eta Jamalek azken galderari ezin izango dio ziur erantzun, txikitan eskolan irakasleak "Hiru mosketariak" liburua irakurtzeko esaten ziolako eta berak ez zuelako irakurri. Orduan anaiari deituko dio, programak ematen duen aukera aprobetxatuz. Telefonoak Latikak du, ordea, telebistan dagoen anaiari begira bera aske uztea erabaki duelako. Latikak ez daki erantzuna. Baina Jamalek zoriz erantzun eta asmatu egiten du, miliodun bilakatuz. Mumbai guztia eta India osoa dago telebistari begira. Salimek gaizkilea hiltzen du, baina bere laguntzaileek bera ere erailtzen dute. Azkenean, Latika eta Jamal elkartzen dira.