Godavari (ibaia)
Itxura
(«Godavari» orritik birbideratua)
Godavari (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.465 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°55′48″N 73°31′39″E / 19.93°N 73.5275°E |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Orissa |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 313.000 km² |
Ur-emaria | 3.061,18 m³/s |
Bokalea () | Bengalako golkoa |
Godavari[1] (maratheraz: गोदावरी; teluguz: గోదావరి) Indiako bigarren ibairik luzeena da. 1.450 kilometro luze da eta 312.812 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Mendebaldeko Ghat mendietan du iturburua, eta Krishnarekin batera itsasoratzen da Bengalako golkoan, delta handia eratuz. Indiako zazpi ibai sakratuetako bat da.
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Godavariren emaria 1901-1979 bitartean neurtu zen Polavaramen, itsasoratu baino 133 kilometro lehenago. Ibaiak 299.320 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 95. Batez besteko emaria 3.038 m³/s da. Handiena abuztuan du (11.567 m³/s), eta txikiena maiatzean (87 m³/s)[2].
Godavariren batez besteko emariak (m³/s), Polavaramen neurtuak
Datuak: 1901 eta 1979 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-19).
- ↑ Godavari Basin. Station: Polavaram. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2016-08-11).