Edukira joan

Bengalako golkoa

Koordenatuak: 15°N 88°E / 15°N 88°E / 15; 88
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bengalako golkoa
Datu orokorrak
Motaur gorputza eta badia
Zabalera1.610 km
Azalera2.172.000 km²
Sakonera4.694 m
Geografia
Map
Koordenatuak15°N 88°E / 15°N 88°E / 15; 88
Honen parte daIndiako ozeanoa
Hidrografia
Betebidea
Arro hidrografikoaBay of Bengal Basin (en) Itzuli

Bengalako golkoa[1] (bengaleraz: বঙ্গোপসাগর) Indiako ozeanoaren ipar-ekialdeko itsasoa da, triangelu formakoa, Indiako penintsula, Bengala eta Birmania artean dagoena. 2.172.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Brahmaputra eta Ganges ibaiek bertan husten dute ura[2].

Ekialdean Malaysiako penintsula du, mendebaldean Indiako azpikontinentea, iparraldean Mendebaldeko Bengala, Indiako estatua eta Bangladesh, eta hegoaldean Sri Lanka eta Indiako Andaman eta Nikobar uharteak. 2.172.000 kilometro koadroko area du. Batez besteko sakonera 2.600 metrokoa da, eta 4.694 metrokoa punturik sakonenean.

Indiako ibai nagusi askok Bengalako golkoan dute ahoa: iparraldean Ganges, Meghna eta Brahmaputrak; hegoaldean Mahanadi, Godavari, Krishna eta Kaverik eta baita Birmaniako Irawadi ibaiak ere.

Kostaldean dauden hiri nagusiak Chennai, lehenago Madras deitua, Visakhapatnam, Kalkuta eta Puducherry dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]