Godavari ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Godavari

Dummugudem Barrage on Godavari Khammam District.jpg


Dummugudem uharka, Telangana estatua
Bertako izena गोदावरी / గోదావరి
Kokapena  India
Luzera 1.465 km
Arroa 312.812 km²
Emaria 3.061,18 m³/s
Iturburua Brahmagiri mendia (Mendebaldeko Ghat mendiak)
Ibai ahoa Bengalako golkoa
Godavari River.png

Godavari[1] (maratheraz: गोदावरी; teluguz: గోదావరి) Indiako bigarren ibairik luzeena da. 1.450 kilometro luze da eta 312.812 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Mendebaldeko Ghat mendietan du iturburua, eta Krishnarekin batera itsasoratzen da Bengalako golkoan, delta handia eratuz. Indiako zazpi ibai sakratuetako bat da.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Godavariren emaria 1901-1979 bitartean neurtua izan da Polavaramen, itsasoratu baino 133 kilometro lehenago. Gune horretan, drainatutako eremuak 299.320 km² ditu, arro osoaren % 95. Batez besteko emaria 3.038 m³/s da. Handiena abuztuan du (11.567 m³/s), eta txikiena maiatzean (87 m³/s)[2].

Godavariren batez besteko emariak (/s), Polavaramen neurtuak
Datuak: 1901 eta 1979 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 17° 0′ N, 81° 48′ E / 17.000°N,81.800°E / 17.000; 81.800

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Godavari ibaia Aldatu lotura Wikidatan