Goethe Link Behatokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Goethe Link Behatokia
Kokapena
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Indiana
Koordenatuak 39° 33′ 00″ N, 86° 23′ 42″ W / 39.55°N,86.395°W / 39.55; -86.395Koordenatuak: 39° 33′ 00″ N, 86° 23′ 42″ W / 39.55°N,86.395°W / 39.55; -86.395
Webgune ofiziala

Goethe Link Behatokia (ingelesez: Goethe Link Observatory) AEBetako Indiana estatuko Brooklyn hirian dagoen behatoki astronomiko bat da. Indianako Unibertsitatearena da, bere erabilera Indianako Astronomia Elkartearekin (Indiana Astronomical Society) konpartitzen duelarik. Behatokia Minor Planet Centerren Behatoki Kodeen Zerrendan 760 kodearekin agertzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behatokia Goethe Linki eskainia dago, Indianapolisen lan egin zuen estatubatuar zirujaua, nor 1937]n behatokia eraikitzen hasi zen, 1939an funtzionatzen hasiz, eta ondoren, 1948an Unibertsitateari eman zion.

Behatokiko kupulak, gutxi gora-behera 10 metroko diametroa du. Kupulako ateak gutxi gora-behera 2,5 metroko zabaleraraino irekitzen dira, eta zenitetik haratuago 1,2 metrotan luzatzen den luzera batera. Behatokiko ekipamenduaren artean ganbera ilun bat, laborategiak, eta 150 pertsonentzako tokia duen auditorio bat daude.

1960ko hamarkadan, gertu dagoen Indianapolis hiriko argi kutsadura behatokiko behaketen kalitatea kaltetzen hasi zenean, Indianako Unibertsitateak 1966an Goethe Link Behatokiko Morgan-Monroe Estazioa deituak izan ziren instalakuntza berri batzuk eraiki zituen. Hasierako Goethe Link Behatokia ikerketarako 1980ko hamarkadaren hasiera arte erabili zen.

Ikerketagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behatokiak asteroide bilaketa programa bat burutu zuen, Indiana Asteroide Programa deritzona, 1949 eta 1967 artean, Frank K. Edmondsonek antolatua, fotometria Tom Gehrelsen ardurapean geratuz. Programa honetan zehar asteroide ugari aurkitu ziren, horien artean 1728 Goethe Link asteroidea, izen hau behatokiaren eta bere mezenasaren omenez emanez.

Kumulu galaktikoak eta izar hotz eta bitarren espektrofotometria ere ikerketagai izan ziren.

Tresneria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behatokiak 91 zentimetroko diametroko teleskopio erreflektore bat du. Jatorrian f/5 foku distantziako newtondar motakoa zen, baina bere konfigurazioa f/10 foku distantziako Cassegrain motako batera aldatu zen 1966an. Ispilu nagusian zulo bat egin ordez, Cassegrainen antolaketan ohikoa den bezala, argi izpiak ispilu nagusiaren zirkunferentzian kokatutako hiru puntutara desbideratzen dituen hirugarren ispilu bat jarri zen. Teleskopio hau behatokiak, 1939an lanean hasi zenean erabili zuen jatorrizkoa da. Indianapolis hiriaren gertutasuna zela eta behaketa baldintza txarrengatik, teleskopio hau jada ez da ikerketarako erabiltzen, baina zeruaren kalitatearekin exigenteak ez diren aplikazioetan erabiltzen jarraitzen da.

25,4 zentimetroko astrografo bat ere badu. Tresna hau 1950 eta 1960ko hamarkadetan Bigarren Mundu Gerran galdutako asteroideak berreskuratzeko, gerra horrek asteroideek ohiko behaketak eten baitzituen.