Goiena papera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Goiena papera edo Goiena da Debagoiena osoan, ostiraletan, doan banatzen den informazio orokorreko astekaria. Goiena Komunikazio Taldeak kudeatzen du eta astero 19.000 ale banatzen ditu: politika, ekonomia, hezkuntza, gizartea, kirola, kultura…, arloko ibarreko berriak jasotzen ditu, asteak emandakoari eta datorrenari erreparatuz.

Elkarrizketak, iritzi orriak eta zerbitzuetako zein entretenimenduzko informazioa ere badakar. 56 orrialde dauzka, prentsa paperean inprimatzen da eta egunkari formatukoa da.

GOIENArekin batera, urtean zehar, hainbat gehigarri tematiko, komertzial edota ibarreko herrietako jaien gaineko bereziak ere argitaratzen dira.