Gong Zizhen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gong Zizhen
Gong Zizhen.jpg
Bizitza
Jaiotza Hangzhou1792ko abuztuaren 22a
Herrialdea Qing dinastia
Heriotza Hangzhou1841eko irailaren 26a (49 urte)
Hezkuntza
Hezkuntza-maila jinshia
Jarduerak
Jarduerak poeta

Kung Tzu-chen (txinera tradizionalez: 龚自珍; pinyinez: Gong Zuzhen edo Gong Dingan; Renhe, Hangzhoutik gertu, Zhejiang, 1792ko abuztuaren 22a - Danyang, Jiangsu, 1841eko irailaren 26a) txinatar idazlea eta poeta izan zen. Qing dinastiaren administrazioan lan egin zuen, eta militarra ere izan zen. Berritzailea zen, eta bere izkribuek eragin handia izan zuten Qing dinastiaren berrikuntza mugimenduan, bere garaian, intelektualen artean izan ezik, ondo hartu ez bazuten ere. Oso paper garrantzitsua jokatu zuen Britainia Handiak Txinarekin izan zuen Opioaren Gerran. Prosako estilista gisa ospe handia lortu bazuen ere, tzu poesia lirikoan izan zen maisu; zenbait bertso bilduma argitaratu zituen; aipagarriena Chi-hai tsa-shih (1839, Askotariko bertsoak) da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]