Opioaren Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Opioaren gerrak
Borroka Guangzhouen, Bigarren Opioaren gerran zehar
Data1839–1842, 1856–1860
LekuaTxina
EmaitzaMendebaldeko potentzien garaipena, Nankingo Ituna eta Tientsingo Ituna sinatuz
Lurralde-aldaketakHong Kong uhartea eta hegoaldeko Kowloon britainiar eskuetara pasa zen
Gudulariak
Qing dinastia

Erresuma Batua Britainiar Inperioa
Frantzia Frantziako Bigarren Inperioa (1856–1860)

 Ameriketako Estatu Batuak (1856 eta 1859)
 Errusiar Inperioa (1856–1859)

Opioaren Gerrak[1] (txinera tradizionalez: 鴉片戰爭; txinera sinplifikatuz: 鸦片战争; pinyinez: Yāpiàn Zhànzhēng) Erresuma Batua eta Txinaren arteko merkatal-gatazkek sortu zituzten bi gerra izan ziren.

Britaniar Handiak Txinari hainbeste gauza erosten zizkion. Alde berean Txinak ezer gutxi erosten zuen kanpotik izatez autosufizientzia izugarri handia zuelako. Honen ondorioz, Britaniar inperioak balantza ekonomiko defizitarioa zuen Txinarekiko. Egoera honi aurre egiteko,britaniar buruzagiek ez zuten txarto ikusi droga saltzea Txinako herri xeheari.

Lehen Opioaren Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lehen Opioaren Gerra»

1839-1842 urteetan Britainia Handia eta Txina elkarren aurka jarri zituen lehen gatazkak. Txinatar gobernuak ingelesek egiten zuten opio kontrabandoa eragozteko neurriak hartu zituen, eta Ingalaterrak armez erantzutea erabaki zuen. Gatazka 1842. urtean bukatu zen, Nankingo erabakia izenpetu ondoren. Erabaki haren bitartez, beste zenbait neurriren artean, Txinak Ingalaterraren esku utzi zuen Hong Kong hiria[2] eta beste portu batzuk zabaldu zizkion Europako merkataritzari; bestalde, % 5eko beherapena ezarri zuen aduana eskubideetan.

Txinako enperadoreari zuzendutako memoria, 1838[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako buruzagi garrantzitsu batek, opioaren merkataritzari buruz zituen iritziak argi eta garbi agertzen dira behean azalduta:

« Leku guztietan, merkataritza gain behera doa: ez dira errentak jasotzen, dirua (zilarrezkoa) garesti dagoelako, eta kobrezko diruak balioa galdu duelako. Zilarraren garestitze hori herrialdetik erruz ateratzen delako gertatzen da, opioaren merkataritzaren eraginez. Merkataritza hori ingelesek egiten dute. Herrialde hori, bere lurraldean bizimodua ateratzeko baliabiderik ez duenez, beste herrialdeak esklabo bihurtzen saiatzen da; lehenik bertako biztanleak ahultzen ditu (opioa erabiltzeagatik) Txinara iritsitako kontsumo horrek gure hezurrak lehortuko ditu, gure bihotza marraskatu, eta gure familiak eta pertsonak hondatu. Inperioan ez da izan inoiz halako arrisku handirik. Arrisku unibertsal bat edo animalia basatien inbasio bat baino okerragoa da. Opioaren kontrabandoa Kodean jasotzeko eta heriotza-zigorraz zigortzeko eskatzen dut. »


Azkenean Txinako gobernuak Indiako opioa sartzea debekatu zuen -tea eta zetarengatik trukatzen zen (zilarra ahaztu gabe, noski)- eta horren ondorioz Opioaren Gerrak sortu ziren.

Lin Zexu mandatari txinatarrak Viktoria erreginari idatzitako gutuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behean agertzen den gutuna, 1839an , Lehenengo Opio Gerra baino lehen txinako eskualde handi baten mandatari goren batek (Mandarin delakoa), idatzitakoa da:

« Itsasontzi barbaroak hona salerosketan aritzera etortzen tematzen dira, etekin handiak eskuratu nahian. Txinaren aberastasunak barbaroen onerako erabiltzen dira. Barbaroek lortzen dituzten irabazi handiak Txinaren zilegizko zatitik ebasten dituztela esan daiteke (...).

Zer eskubiderekin, gainera, erabiltzen dute droga pozoitsu hori -opioa- Txinako herritarren kalterako? Agian barbaroek ez dute kalte hori nahita egiten beren irabazi-asmo neurrigabean, baina ez dira inondik ere kezkatzen besteei egindako kaltearengatik. Zuen kontzientzia non dagoen galdetzen diogu geure buruari.

Ez al duzue kontzientziarik, ala? Esan didatenez, zuen estatuan erabat debekatuta dago opioa erabiltzea; izan ere, jakin badakizue zein kalte egiten duen. Zuek ez baduzue onartzen opioak zuen estatuan kalte egiterik, nolatan esportatzen duzue beste estatu batzuen kalterako, Txinaren kalterako! Txinak atzerrira esportatzen dituen produktu guztien artean, ez dago bat bera ere jendearentzat onuragarria ez denik.

»

—Lin Zexu mandatariak Viktoria erreginari idatzitako gutuna, 1839.


Bigarren Opioaren Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bigarren Opioaren Gerra»

1856-1860 urteetan ingelesek eta frantsesek Txinaren kontra egindako gerrari bigarren opio gerra deitu zitzaion. Bigarren aldi hartan frantsesek eta ingelesek frantses misiolari baten hilketa hartu zuten aitzakia Txinan zituzten merkataritza eskubideak zabaltzeko. 1860. urtean txinatarrek Beijingo Ituna izenpetu zuten, 1858. urtean ingelesek eta frantsesek behartuta Tientsingo erabakia beteko zutela adierazteko. Opio merkataritza legezko bihurtu zen, baimena eman zitzaien arrotzei eta misiolariei Txina barruan ibiltzeko, eta portu gehiago zabaldu ziren kanpo merkataritzarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. (Ingelesez) Tsang, Steve. (2017-2-27). Modern Hong Kong. in: Oxford Research Encyclopedia of Asian History.  doi:10.1093/acrefore/9780190277727.013.280..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]