Edukira joan

Gonzalo Pelaez Aranburu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gonzalo Pelaez Aranburu, "Gontxalo" bezala ezaguna, (Idiazabal, Gipuzkoa, 1948 - Azpeitia, Gipuzkoa, 2007ko urtarrila) musikari gipuzkoarra zen[1].

Gonzalo Pelaez Aranburu
Bizitza
JaiotzaIdiazabal, 1948
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAzpeitia, 2007 (58/59 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta baxu-jotzailea
KidetzaEgan (musika taldea)
Trabuko (musika taldea)
Musika instrumentuabaxu-jotzailea

Musika ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Maria Pelaez "Peke" anaiarekin batera hasi zen musika munduan. Gaztetan, Goierrin, Los Escápolis taldea sortu zuten.

Geroago Egan plaza talde ezagunean hasi zen Iñaki Arenas soldadu joan zenean, hain zuzen.[2]

1994. urtean, Egan taldea banandu zenean, bertako kide batzuk Trabuko talde berria sortu zuten. Taldeak 1995 urtean kaleratu zuen bere lehen diska, "Trabuko izenekoa". Ondorengoek osatzen zuten taldea: Gonzalo Pelaez, baxua, Koldo Tarragona, teklatua ta ahotsa, Alberto Franzesena, bateria, Imanol Aranburu, teklatuak eta Jose Mari Pelaez "Peke", kitarra ta ahotsa

Geroago, Trabuko taldetik ere beste bi talde sortu ziren, Irailerako 6 edota Kiñu musika taldeak. Gontxalo Pelaez Kiñu musika taldeko kidea izan zen[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Gontzalo Pelaez musikaria hil da - Azpeitia» azpeitiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  2. «Gontzalo Pelaes Egan, Trabuko eta Kiñu musika taldeetako kide izandakoa hil da» Berria 2007-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  3. Http://euskalmusikakatea.blogspot.com. (jueves, 5 de diciembre de 2013). «EUSKAL MUSIKA KATEA: TRABUKO» EUSKAL MUSIKA KATEA (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]