Gorka Agirre

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gorka Agirre
Bizitza
Jaiotza Anberes1950
Heriotza Bilbo2009ko martxoaren 20a (58 urte)
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Artikulu hau politikari jeltzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».

Gorka Agirre Arizmendi (Anberes, 1950 - Bilbo, 2009ko martxoaren 20a) EAJ alderdiko euskal herritar politikaria izan zen. Jose Antonio Agirre lehen lehendakariaren iloba zen, baita Luis Maria Retolazaren suhia ere. Zientzia Ekonomikoak ikasi zituen Lovainako Unibertsitatean. Urteetan izan zen EAJren Euzkadi Buru Batzarreko partaide. Deia egunkarian artikulu ugari idatzi zuen J. Txindoki ezizenaz. Lizarra-Garazi akordioa egitean (1998) parte-hartze garrantzitsua eduki zuen.

2006an Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetu zuen, ETAri laguntzea leporatuz. 2008ko urrian haren kontrako kargu guztiak erretiratu zituen Baltasar Garzon epaileak.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.