Gorki parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Parkearen ikuspegia

Gorki Parkea (bere benetako izena Maksim Gorkiren omenezko Kultura eta Atsedenaren Parkea, errusieraz Центральный Парк Культуры и Отдыха (ЦПКиО) им. Горького) Moskun dago, Moskova ibaiaren ertzean, hiriaren erdialdetik ez oso urruti (Kremlinetik 2 kilometro hego-ekialdera). Bere izena, Maksim Gorki idazle errusiarragatik du.

Hala ere, Park Kulturi immeno M. Gorkogo (M. Gorkiren omenezko Kulturaren Parkea) deitu izan da beti. Eta, Moskun, guztiek, Park Kulturi deitzen dute, sekula ez Gorki Parkea.

Bere 100 hektareatan, zenbait lorategi, zingira, aisia eta kirol gune daude.

Bere sarreretako batera metroz irits daiteke, non, sarrera xume bat ordaintzen den. Bi metro geltoki, Krimski Val kalean duen sarrera nagusitik gertu iristen dira: Kulturi Parkea eta Oktiabrskaia.

Parkeak, 1983ko Gorky Park film estatubatuarrarentzako inspirazio gisa balio izan zuen, eta bi abestitan aipatzen da: Scorpions talde alemaniarraren "Wind of change" abestian, non, taldeak, gerra hotzaren ondoren aldaketa horiek gertatzen diren toki gisa erabiltzen duen, eta Vodka izeneko abestian, Morena abeslariak, 2008ko Eurovision Jaialdian kantatu zuena, Malta ordezkatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 55° 43′ 53″ N, 37° 36′ 14″ E / 55.73139°N,37.60389°E / 55.73139; 37.60389