Got7

Wikipedia, Entziklopedia askea
Got7
Datuak
JatorriaSeul
Musika motaK-pop eta hip hop musika
Urteak2014
Produkzioa
Diskoetxea(k)JYP Entertainment (en) Itzuli
JAY B (en) Itzuli
Mark Tuan
Jackson Wang (en) Itzuli
Park Jin-young (en) Itzuli
Choi Young-jae (en) Itzuli
BamBam
Kim Yu-gyeom (en) Itzuli
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
web.archive.org… eta warnermusic.co.kr…
Facebook: GOT7Official Twitter: GOT7Official Instagram: got7.with.igot7 Youtube: UC8HEl74jL3bLLwfDP1OALxw TikTok: got7official Spotify: 6nfDaffa50mKtEOwR8g4df iTunes: 802694659 Last fm: GOT7 Musicbrainz: 9f6a8346-15f3-4ec4-a632-f5270b0945a3 Songkick: 8266728 Discogs: 4830373 Allmusic: mn0003217723 Deezer: 6209854 Edit the value on Wikidata

Got7 (Hangul: 갓세븐; normalean GOT7 moduan idatzia) Hego Koreako k-pop musika talde bat da. Zazpi kidek osatzen dute taldea: Jay B, Mark, Jackson, Jinyoung, Youngjae, BamBam eta Yugyeom. JYP Entertainment disketxean sortu zen taldea eta 2014ko urtarrilaren 16an debutatu zuten "Got it?" EParekin; "Gilrs, Girls, Girls" izan zen beraien lehen single-a[1].

Jatorri ezberdinetako taldekideak izatea da Got7-ren ezaugarri nabarmenetako bat. Hego Koreako, Britaniar Hong Kong-eko, Tailandiako eta Ameriketako Estatu Batuetako kideek osatzen dute taldea eta hasieratik arrakasta handia lortu zuten jatorrizko herrialde horietan[2].

2021eko urtarrilaren 11n, JYP Entertainmentek iragarri zuen taldeko kide guztiek disketxea utziko zutela, sinatuta zituzten kontratuak amaitzen zirelako; hala gertatu zen 2021ko urtarrilaren 19an[3].

Taldekideek talde bezala jarraitzeko konpromisoa adierazi zuten eta 2021eko otsailaren 20an "Encore" abestia kaleratu zuten, Youtubeko kanal berri batean, JYPtik kanpo. Hurrengo urtean zehar bakarkako jardueretan aritu ziren taldekideak eta ondoren jakinarazi zuten maiatzean EP berri bat kaleratuko zutela. Warner Music Korearen baitan logo eta sare sozial berriak aurkeztu zituzten eta 2022ko maiatzaren 23an GOT7-k izen bereko albuma kaleratu zuen, "Nanana" abestiaren musika bideoarekin batera[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. OT7 debut with 'Girls Girls Girls' MV!. .
  2. (Ingelesez) «7 Reasons Why GOT7 Has Got It All!» Soompi 1433929806 (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  3. (Koreeraz) «갓세븐, JYP 떠난다 [공식»] 다음뉴스 (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  4. NA, BA NA. ENCORE de GOT7, el regreso del grupo tras dejar JYP Entertainment - BA NA NA: Noticias de K-Pop en español. (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]