Grafito
![]() | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Jatorrizko minerala |
Formula | Karbonoa, C |
Dana sailkapena | 1.3.6.2 |
Nickel-Strunz sailkapena | 1.CB.05a |
Sistema kristalino | hexagonala (6/m 2/m 2/m) |
Talde espazial | space group P6₃/mmc (en) ![]() |
Masa molarra | 12 Da |
Eponimoa | writing (en) ![]() |
Identifikazioa | |
Kolorea | beltzetik altzairu kolorera |
Esfoliazioa | perfektua norabide batean |
Gogortasuna Mohs eskalan | 1-2 |
Distira | metalikoa, lurraren antzekoa |
Errefrakzio indizea | opakua |
Pleokroismoa | ez |
Marra | beltza |
Dentsitate erlatiboa | 2,16 |
Grafitoa karbono puruaren forma kristaldua da. Karbonoaren era alotropiko bat da. Hexagonala da eta kolore beltzaxka eta distira metalikoa du. Eroale ona da, tenperatura handia jasateko gaitasuna du, eta azidoek ez dute desegiten.
Izadian aurki daiteke (sedimentu harrietan batez ere) baina laborategian ere prestatzen da labe elektriko batean antrazita berotuta.
Erabilera asko ditu industrian, eroale eta labaingarritarako, adibidez (azken honetarako olioekin nahastuz). Margo beltzak, arkatzak eta elektrodoak egiteko, eta beste hainbat gauzatarako ere erabiltzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |