Gran Chaco
Itxura
- Artikulu hau Hego Amerikako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Chaco».
Gran Chaco | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 310 m |
Mota | ordoki, WWF ekoeskualde eta ekoeskualde |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 19°09′44″S 61°28′13″W / 19.1622°S 61.4702°W |
Honen parte da | La Plata lowland (en) ![]() |
Kokapena | Neotropikoa |
Gran Chaco edo Chaco[1] (kitxuaz: chaku; «ehiza-(lurraldea)») Hego Amerikako ordoki zabala (1.144.000 km²) da, Mato Grossoko goi-ordokiaren, Paraguai eta Salado del Norte ibaien eta Boliviako Altiplanoaren artean dagoena. Argentina, Bolivia, Brasil eta Paraguaiko lurrak hartzen ditu.
Haren hegoaldean panpa dago, baina Gran Chacon, panpan ez bezala, oihan zabalak daude. Ibai garrantzitsuenak Pilcomayo, Bermejo eta Salado del Norte dira. Klima eta landaretza tropikalak dira. Ekonomiaren oinarriak baso ustiapena eta abeltzaintza dira.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gran Chaco hiru eskualdetan dago banatua:
- Ipar Chaco (Chaco Boreal): Pilcomayo ibaitik 16º H paraleloraino.
- Erdialdeko Chaco (Chaco Central): Pilcomayo ibaitik antzinako Bermejo ibairaino.
- Hego Chaco (Chaco Austral): Bermejo ibaitik 30º H paraleloraino.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/09/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .