Gran Via (zinema)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 15′ 42.62″ N, 2° 55′ 49.65″ W / 43.2618389°N,2.9304583°W / 43.2618389; -2.9304583 Gran Via Zinema izen bereko Bilboko etorbidean antzina egondako zinema da. 1946an zabaldu zen On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusiko 19 eta 21 zenbakien artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Via zinema Zinebi zinemaldiaren lehen egoitza nagusia izan zen 1959tik aurrera. Hiriko areto bakarreko zineekin gertatu bezala, Gran Via zinemak ezin izan zion multizinemen konpetentziari aurre egin eta 1990eko hamarkadan ateak itxi zituen.

2000ko hamarkadan Euskaltel telefonia enpresak zinema berritu eta Euskaltelium izeneko gunea egokitu zuen zineman. Bertan, interneterako sarbidea zuten ordenagailuak eta Euskaltelen zerbitzuak eskaintzen ziren. Horrez gain, uztailero Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen kamiseta banatzeko erabiltzen zuten.

2009an BBK eta Arriaga Antzokiak akordioa sinatu zuten, 2010etik aurrera Gran Via zinema ekitaldi kulturaletarako erabiltzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.