Edukira joan

Grand Départ Copenhagen Denmark 2022

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grand Départ Copenhagen Denmark 2022
Irudi
MotaGrand Départa
Honen parte da2022ko Frantziako Tourra
Denbora-tarte2022ko uztailaren 1a - 2022ko uztailaren 3a
Estatu burujabeDanimarka
Aurrekontu10.000.000 €

Webguneletour.fr…

Grand Départ Copenhagen Denmark 2022 delakoa Frantziako Tourraren 2022ko edizioaren Grand Départ ekitaldia izan zen, osorik Danimarkan garatua, aurkezpen ofizialez gain hiru etapa bertan korritu baitziren. Ekitaldiarekin lotuta Danimarka osoan beste 700 inguru gertakari antolatu ziren.[1] Hedabideen arabera antolakuntza lokalak 10 milioi euro ordaindu zizkion Tourraren erakundeari, eta horrek kritikak jaso zituen, baina hiru egunen buruan onarpena zabaldua zegoen Danimarkan.[2]

Ekitaldiaren izenak Grand Départ termino frantsesa herrialdeko eta hiriburuko izen ingelesekin batu zituen,[3] kontraste eginez hurrengo urteko Grand Départ Pays Basque 2023koarekin, zeinean Euskal Herriaren izena frantsesez agertu zen.

Ekitaldia arrakastatsutzat jo zuten Danimarkako antolatzaileek zein Tourrekoek. 1.66 milioi ikusle izan zirela hiru etapetan jakinarazi zen, horietarik 639.000 Kopenhageko kaleetan lehen eguneko erlojupekoan. Ekitaldiari lotutako bisita turistikoak 722.000 izan omen ziren, eta haien gastu kalkulatua, Grand Départ-eko egunetan, 757 milioi koroakoa izan zen (101 milioi euro inguru). Telebistako zuzeneko emanaldiek 190 herrialdetan erakutsi zuten Danimarka.[1]

Grand Départ daniarrak utzitako zapore ona biribildu zuen Tourraren jarraipenak eta Jonas Vingegaard daniarraren azken garaipenak, lasterketa honetako bere lehena.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Denmark Tour de France Grand Départ had "significant economic and social impact"» www.insidethegames.biz 2022-12-12 (kontsulta data: 2023-10-30).
  2. (Ingelesez) published, Stephen Farrand. (2022-07-03). «Denmark gives Tour de France perfect Grand Départ» cyclingnews.com (kontsulta data: 2023-10-30).
  3. (Frantsesez) «Grand Départ Copenhagen Denmark 2022» www.letour.fr (kontsulta data: 2023-10-30).
  4. (Ingelesez) Jones, Rory. (2022-09-30). «The Copenhagen Way part four: How the Grand Départ kicked off Denmark's yellow summer» SportsPro (kontsulta data: 2023-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]