Grant jenerala (zuhaitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grant jenerala sekuoia erraldoia, Erregeen Arroilaren Parke Nazionala

Grant jenerala zuhaitza, ingelesez: General Grant tree, AEBetako Erregeen Arroilaren Parke Nazionalaren Grant jenerala zuhaiztian dagoen sekuoia erraldoi bat da, Kalifornia estatuan. Sherman jeneralaren ondoren bigarren sekuoia erraldoi handiena da, 81,7 metroko garaieraz.

Duela gutxi arte, 2.000 urte inguruko adina zuela uste zen, baina oraintxuko kalkuluen arabera, 1.650 urte izatetik hurbilago omen dago. Enborraren oinarriak 32,8 metroko zirkunferentzia du.

Izena 1867an jaso zuen, Ulysses S. Grant jeneralaren omenez, 1869an AEBetako presidente izango zena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]