Gregorio Ricci-Curbastro
Itxura
Gregorio Ricci-Curbastro (Lugo, Ravenna 1853ko urtarrilaren 12a - Bolonia, 1925eko abuztuaren 6a) matematikari italiarra izan zen. Paduako Unibertsitateko irakaslea izan zen. Fisika matematikoa eta kalkulu diferentziala ikertu zituen. 1884an Tullio Levi-Civita dizipuluarekin kalkulu tentsorialaren oinarriak sortu zituen. Erlatibitatearen bere teoria orokorrean Einstein kalkulu tentsorialaz baliatu izanak kalkulu hori ezagutarazi zuen, eta geroztik asko erabili izan da bai geometria diferentzialean eta bai matematikaren beste zenbait ataletan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
