Kalkulu diferentzial

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalkulu diferentziala kalkulu infinitesimalaren atal bat da, funtzio batek aldagai aske bati buruz duen aldakuntza erlatiboa aztertzen duena. y edo f(x) gisa adierazi ohi da funtzioa, eta aldagai askea berriz x gisa maizenik. Aldakuntza edo arrazoi erlatibo hori diferentziazioa izena duen eragiketa matematikoaz kalkulatzen da, eta kalkulu horien bidez lortzen denari funtzio deribatua deritza. y funtzioaren x aldagai askeari buruzko deribatua dy/dx, y’, edo f’(x) gisa adierazten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.