Greka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Greka Rodaseko kaleetan

Greka, latinez graeca,diseinu apaingarri mota bat da, banda baten barruan irudi bera errepikatuz sortzen dena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Motibo bera errepikatzen diren marrak dira. Grezia klasikoan apaingarri gisa erabiltzen zen, bai arkitekturan bai zeramikarako tresnetan, eta seguruenik arropetan ere; hori da ba izenaren jatorria. Hala ere, Egipton eta Asirian ere greka adibideak aurki daitezke, baita Mistekan ere.
  • Marra berdina errepikapen jarraian kate bat osatuz sortzen den banda bat da.
  • Norabide desberdinak hartzen dituzten lerro edo zerrendak dira eta, batez ere, angelu zuzenak osatzen dituzte.
  • Bere edukia askotan egindako marrazki bera da.

Greka izena du greziar arkitekturaren jatorrizkotzat jotzen delako, baina kontuan izan behar da kultura horrretako jatorrizko izena Méandro (Μαίανδρος) dela. Meandroa, hain zuzen ere, Greziako apaingarri mota bat da; kateatuta dagoen U irudiek osatzen dute, horrela irudi konplexuagoak sortuz. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Glossaire de l'Inventaire du patrimoine architectural de la Région de Bruxelles-Capitale.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]