Gros Xake Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gros Xake Taldea
Datuak
Gros Xake Taldearen lehiaketa bat, 2005ean.

Gros Xake Taldea 1991eko hasieran sortu zen. Urte horretan Gros auzoko hainbat xakezalek kirol-zientzia hau eta bere baitan sortzen diren onurak auzuneko bizilagunen artean zabaltzeko erabakia hartu zuten. Zaleentzako txapelketa ireki bat antolatu zen, “1go Groseko Irekia” izena hartu zuena, egun aurrera darraiona eta nazioarteko izaera bereganatu duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991eko hasieran sortu zen. Urte horretan Gros auzoko hainbat xakezalek bildu ziren. Zaleentzako txapelketa ireki bat antolatu zen, “1go Groseko Irekia” izena hartu zuena, egun nazioarteko izaera bereganatu duena. Honez gain, auzoko haurrentzako xake eskolak ematen hasi ziren eta, ondorioz, Kluba nabarmenki hazi zen. Instalazioen aldaketa bikoitzaren ondoren, egun Donostiako Xakerako Teknifikazio Zentroa osatzen du, Anoetako kirol gunean kokatuta dagoena, eta Europako xakeko instalaziorik hoberenetarikoa dela esan daiteke. Klubak hiriko ikastetxe ezberdinetan, eta baita haien instalazioetan bertan ere, ehundaka ikasle kudeatzen ditu eta, gainera, maila ezberdinetako jokalari federatu mordoa dauka.

Ibilbide eta helburu desberdinak izan arren, xakeak elkartzen ditu Gros Xake Taldea eta Emakumeen Etxeko Xake saila. Lehen egoitza Aita Larroka kalean izan zuten, eta ondoren beste hainbat urtez izan ziren Manteo kiroldegian. 2009tik, berriz, «Gros Xake Taldea izan arren, Carmelo Baldan daude, Anoeta parea.[1]

Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gros Xake Taldea 200 lagunek osatzen dute. Egoera horrela azaldu zuen Marisa Sarriak, Emakumeen Etxeko Xake saileko arduradunak: «Gure klubera 100 ikasle baino gehiago etortzen dira. Gehienak haurrak dira, 6 eta 15 urte bitartekoak gutxi gora behera, batik bat 6 eta 10 urte bitartekoak. Horrez gain, helduentzako bizpahiru talde dauzkagu, 16 urtetik 60 urtera bitartekoak», azaldu du. Eta, horiez gain, 100 bazkide dituzte. «Helburua, hasiera-hasieratik izan da xakea zabaltzea eta sustatzea, eta batez ere, jende gazteari eta haurrei erakustea eta eskolak ematea». Dena den, kluba sendotu ahala, eliteko hainbat jokalari ere erakarri dituzte. «Txiki hasi ginen, baina, azkenean, asko handitu da kluba. Jokalari profesionalak ere erakartzeak lagundu izan digu klubeko gazteei —gazteak ginenean— gure maila hobetzen».[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]