Grote Reber
| Grote Reber | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Wheaton, 1911ko abenduaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Ouse, 2002ko abenduaren 20a (90 urte) |
| Hobiratze lekua | Bothwell Cemetery (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Illinois Institute of Technology (en) Wheaton Warrenville South High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | fisikaria, astronomoa, ingeniaria eta amateur radio operator (en) |
| Enplegatzailea(k) | Tasmaniako Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | American Astronomical Society |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | ateismoa |
Grote Reber (Wheaton, Illinois, 1911ko abenduaren 22a - Tasmania, 2002ko abenduaren 20a) estatubatuar astronomoa izan zen. Irrati-astronomia alorreko ikerketen aitzindaria. Esne Bideko lehenengo irrati-uhin igorleen aurkitzailea. Espazioan irrati-uhinak igor zitezkeelako aurkikuntza (Jansky, 1932) baliatuz, irrati-teleskopio orientagarri bat eraiki zuen, 9,4 metroko antena paraboliko batekin, gertaera hori zehaztasun handiagoz ikertzeko asmoz. Irrati-uhinen lehen mapa zerutarra marraztu zuen, jasotako irrati-uhinen arabera, eta irrati-uhinen iturriak aurkitu zituen; batzuk objektu ikusgaiak ziren; beste batzuk, ez. Zenbait iturri igorle aurkitu zituen, oso ahaltsuak: Cygnus, Taurus eta Cassiopeia. Urte askotan munduko irrati-astronomo bakarra izan zen, Bigarren Mundu Gerra arte. Bere aurkikuntzen bidez astronomoak haren behaketen garrantziaz jabetu ziren, eta irrati-astronomia sortu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
