Groucho eta ni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Groucho eta ni
Jatorria
Egilea(k)Groucho Marx
Argitaratze-data1959
Ezaugarriak
Genero artistikoaautobiografia
Hizkuntzaingelesa

Groucho eta ni (ingelesez: Groucho and me) Groucho Marxek 1959an plazaratutako memoria-liburua da.

Euskarara Meettok argitaletxeak ekarri zuen 2006an. Miren Arratibel eta Aintzane Atelak egin zuten itzulpena, eta hitzaurrea Harkaitz Canok idatzi zuen.

1963an bigarren atal batekin eman zion lehen honi jarraipena: Memoir of a Mangy Lover.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerretik eskuinera irakurrita: "ni, Harpo eta suhiltzaileen etxetik lapurtu genuen txakur bat"[1]

28 kapitulutan zehar, Groucho Marxek bere bizitzako zertzeladak, pasadizoak eta bitxikeriak kontatzen ditu, estilo xelebre eta barre-eragilean. Harkaitz Canok hitzaurrean laburbiltzen duen eran: "Ipar Amerikako XX. mendeko gizartea ulertzeko testu aproposa baita Groucho eta ni. Ezin hobeto aletzen ditu burtsako espekulazioaren lehen urteak, showbusiness mundua, publizitatearena, gizon-emakumeen arteko harreman gatazkatsuak eta beste hainbat, horien artean, bere familiaren gorabeherak eta ibili herrenak: vaudeville giroko hasiera zailak, Mansion hotel bezalako izen hantusteak zituzten hotel txiki eta pipiak jandakoetan pairatu sufrikariotxoak zein pikareskara lerratutako hainbat pasadizo, Charlie Chaplinekin izandako lehen enkontru hunkigarria barne. Baina, ororen gainetik, bere umore zirtolaria, bizitza ikusteko prisma ironikoa eta pertsonaia bera gailentzen dira".[1]

Liburuak ez du berebiziko ezustekorik, ez da Grouchoren bizitzako sekreturik ezagutarazten. Anekdota-bilduma satirikotik du gehiago, autobiografiatik baino.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marx anaietako Harpok ere idatzi zuen memoria-liburu bat 1961ean: Harpo speaks!

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Marx, Groucho. (2006). Groucho eta ni. Meettok, 192 or. ISBN 84 609 9462 7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]