Gruppe 47

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hans Werner Richter, Gruppe 47ren antolatzailea.

Gruppe 47 1947an Alemanian sortutako idazle-taldea izan zen. Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerran preso hartutako idazle batzuek sortu zuten; alemaniar literaturaren ezaugarriak berreskuratzea zuen helburu nagusia. Naziek alemanierari kalte egiten ziotela uste zuten, eta horri aurre egiteko errealismoaren deskribapen arin eta hotzean oinarritutako estiloa proposatzen zuten, apainduraz beteriko estilo poetikoaren kontra. Idazle hauek Alemaniara itzuli zirenean Der Ruf taldea eratu zuten, baina erradikala zelako salatu eta legez kanpo utzi zuten 1947an. Gruppe 47-ko idazle nagusiak Alfred Andersch eta Hans Werner Richter izan ziren. 1967an eman zuen taldeak bere azken hitzaldia, eta 1977an desegin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gruppe 47 Aldatu lotura Wikidatan