Edukira joan

Gu ta gutarrak (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ETB1eko telebista saioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gu ta gutarrak (argipena)».
Gu Ta Gutarrak
Deskribapena
Atalak6 denboraldi
Produkzioa
Iraupena55 minutu
Katea ETB1

Gu ta gutarrak mutil eta neska gazteen arteko elkarbizitzan oinarritzen den ETB1 telebista kateko reality show bat da. Asteburua Euskal Herriko edozein aterpetxetan pasatzen dute lehiakideek, eta ondoren hango bizipenak Miramongo platoan kontatzen dituzte Julen Telleriak aurkezten duen saioan.[1]

Bestalde, kuxkuxeroak ere parte hartzen dute programan: Egoitz Txurruka "Txurru" (Gu ta gutarrak-en lehiakide izandakoa), Amaia Puertas (El conquistador del fin del mundo-ko parte hartzaile ohia) eta Irantzu Berasaluce (Gu ta gutarrak-en lehiakide izandakoa). Kuxkuxeroen lana "Gu ta gutarrak" saioko platoan, parte hartzaileen inguruko iritziak ematean datza.

Lehenengo edizioa 2014eko irailean hasi zen eta 2015eko urtarrilean bukatu zen.[2] Ondoren, bigarren edizioa abian jarri eta Aste Santuan amaitu zen. Hortik gutxira, hirugarren edizioari hasiera eman zioten, eta denboraldi honen finala ekainaren 17an emititu zen. 2015eko udan, "Gutarrak kanpinean" spin off-a bota zuten; eta irailetik aurrera 4. edizioa, 2016aren urtarrilaren hasierako egunetan bukatu zena.

Laugarren denboraldia bota eta gero, Gu ta gutarrak: jai school izeneko beste programa bat sortu zuten. 2016ko urtarrilaren 18an emititzen hasi eta urte horretako apirilaren 8an amaitu zen. Saio hau amaitu ostean, apirilaren 11an, "Gu ta gutarrak" programaren 5. edizioa jarri zen martxan. Edizioa 2016ko ekainaren bukaeran amaitu zen; eta uda pasa ostean, irailean, seigarren edizioari emango diote hasiera.

Azkeko edizioak "3x2" lelopean egin du bere bidea. Hiru fase ezberdinetan banatu da, programak jasan dituen luzapenen ondorioz. 2017ko ekainaren 19an heldu da "GuTaGutarrak" saioa bere bukarerara.

Saioaren amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko ekainaren 14an Euskal Irrati Telebistak saioa bertan behera uzteko asmoa azaldu du. Sei denboraldi eta bi edizio bereziren ostean (Jai School eta Kanpinean) saioa betirako amaitu da. Azken hilabeteetan izandako audientzia kaxkarrek, sozialki saioak izan duen irudi txarra eta kritikek bere amaiera erraztu dute. Nahiko deigarria izan da jendeak egin dion salaketa bereziki morboa, sekretuak eta norberaren intimitatearen azaleratzea izan dituelako ardatz eta gidari. Saioaren azken emisioa 2016ko ekainaren 19an izan zen.

Saioaren hutsunea, alegia ETB1 kateko programazioan 21:25-22:20 bitartean uzten duen tartea, "Gaztea" izeneko saioak beteko du. Izen bera daraman irratia telebistara hurbildu, eta, hartara, gazteen zalantzak argituko dituen saio interaktibo eta elkarrizketazkoa jarriko dute.

Kolaboratzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat kolaboratzaile izan ditu saioak, baina hauexek dira bertatik pasa diren azkenetarikoak.

1.- Julen Hernandez, HolaJulen Youtuberra: kuxkuxero izandakoak publiko artean arrakasta handia izan zuen.

2.- Iban Garcia: HolaJulenekin batera hasi zen saioan, honek "3x2" edizioan jarraitu ez bazuen ere.

3.- Irantzu Berasaluce: "3x2"-ko azken fasean kuxkuxero izan bada ere, berarentzako espreski sortutako rola izan zuen aurreko fasean: pentsatzeko txokoaren arduraduna. Txoko hau egun batetik bestera desagertu eta kuxkuxero lanetan azaldu zen Getariakoa inolako azalpenik gabe.

4.- Aritz Castro: Gran Hermano saioko lehiakide izandakoari ere figura bat sortu diote: "Gutartekoa". Gutarren arartekoa (askotan bere iritzia eman badu ere, eta inpartzialtasunez jokatu badu ere). Estatu mailan bere aurreko saioak izandako arrakasta dela eta, hainbat jarraitzaile eman dizkio saioari. Hala ere, emandako gehienak Espainiakoak dira eta ez dute saioa telebistan ikusterik. Twitterren mugimendu handia izan dira "#GTGAritz" Espainolezko iruzkinekin

5.- "Hirugarren kuxkuxeroa": "3x2" bigarren fasean HolaJulen kuxkuero ohiak utzitako tokia "hirugarren" kuxkuxero batek betetzen zuen, bi saioro aldatzen zena. Orokorrean Gutar ohiak baziren ere, Lorea Iribar bezala edo eta Oihan Vega bezalako aurpegi ezagunak ikusi genituen.

Saioak hainbat kritika jasan ditu, bereziki azken denboraldiotan. Ahots kritikoek programari ibilbide okerra hartzea egozten diote; kulturalki probetxu gutxiko eta irudi ez-onekoak kontsideratuak diren saioekin aderatuz; besteak beste, Gran Hermano eta "Mujeres, Hombres y Viceversa"-rekin. Gainera, erabilitako gidoi egitura eta amarruak nahiko kritikatuak izan dira: muturreko egoerak bilatzea, morboa, edukiak aurreratu eta gero ez azaldu...

Beraz, Euskal Herriko gaztetxo askorentzako entretenimenduzko programa bada ere, nerabe askok indarrez kritikatu dute. Hainbat soziologren hitzetan ere "maitasun erromantikoa" eta genero rol tipikoak erreproduzitu egiten dira; lantzean behin ere LGBT komunitateko kideak egon izan badira ere saioan

Besteak beste jasotako kritikek saioren amaiera erraztu badute ere, aipatzekoa da saioak bere azken egunetan Twitter gizarte sarean bere aldeko hainbat mugimendu egin direla. "#GuTaGutarrakEzinDaAmaitu" lelopean saioaren jarraitzaileek (ia denak Gran Hermano saioko lehiakide izandako Aritz Castrok ekarritakoak) egindakoak, hala ere, horiek denak inolako eraginik gabe.

1-5 denboraldietarako taulen legenda:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
     Lehen postua (irabazlea).
     Bigarren postua.
     Hirugarren postua.
     Laugarren postua.
     Bosgarren, seigarren, zazpigarren... postua.
     Gutarburu jatorrena (2. edizioan bakarrik).

Lehen denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
Euskal Herria Naomi Perez Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) 16 puntu Gasteiz, 19 urte
Euskal Herria Oier Egaña Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 11 puntu Sopela, 26 urte
Euskal Herria Egoitz Txurruka "Txurru" Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 11 puntu Mallabia, 23 urte
Euskal Herria Enara Suárez Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 9 puntu Legorreta, 19 urte
Euskal Herria Aitor Ormazabal Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 9 puntu Villabona, 19 urte
Euskal Herria Olatz Aldasoro Kuadrilla jatorrenean (4. postua) 7 puntu Ibarra, 29 urte

Bigarren denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
Euskal Herria Iñaki Lekuona "Leku" Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) 7 puntu Hernani, 26 urte
Euskal Herria Ager Muruaga Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 6 puntu Mungia, 23 urte
Euskal Herria Eneko Egimendia Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 5 puntu Donostia, 21 urte
Euskal Herria Jon Beitia Kuadrilla jatorrenean (4. postua) 3 puntu Ondarroa, 25 urte
Euskal Herria Leire Zubizarreta Kuadrilla jatorrenean (5. postua) 2 puntu Donostia, 21 urte
Euskal Herria Egoitz Txurruka "Txurru" Gutarburu jatorrena - kuadrilla jatorrenean Puntu gabe Mallabia, 23 urte

Hirugarren denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
Euskal Herria Iñaki Lekuona "Leku" Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) 9 puntu Hernani, 26 urte
Euskal Herria Enara Suárez Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 6 puntu Legorreta, 59 urte
Euskal Herria Irantzu Berasaluze Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 5 puntu Getaria, 19 urte
Euskal Herria Iker Loizate Kuadrilla jatorrenean (4. postua) 4 puntu Berriz, 19 urte
Euskal Herria Jon Beitia Kuadrilla jatorrenean (5. postua) 2 puntu Ondarroa, 25 urte
Euskal Herria Aitor Ormazabal Kuadrilla jatorrenean (5. postua) 2 puntu Villabona, 19 urte

Laugarren denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
Euskal Herria Lain Lopez Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) 117 puntu Sestao, 22 urte
Euskal Herria Ianire Daaira Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 101 puntu Ermua, 24 urte
Euskal Herria Eñaut Esnaola Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 59 puntu Hernani, 25 urte
Euskal Herria Dunia Abatal Kuadrilla jatorrenean (4. postua) 56 puntu Bera, 19 urte
Euskal Herria Ager Gonzalez Kuadrilla jatorrenean (5. postua) 25 puntu Gernika, 18 urte
Euskal Herria Josu Pozo Kuadrilla jatorrenean (6. postua) 17 puntu Urretxu, 25 urte

Bosgarren denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
Euskal Herria Eider Uribarri Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) % 36,2 Zarautz, 19 urte
Euskal Herria Xandra Martínez Kuadrilla jatorrenean (2. postua) % 16,2 Agurain, 19 urte
Euskal Herria Hodei Marin Kuadrilla jatorrenean (3. postua) % 14,7 Errenteria, 22 urte
Euskal Herria Saly Diene Kuadrilla jatorrenean (4. postua) % 12,8 Ondarroa, 20 urte
Euskal Herria Iker Argente Kuadrilla jatorrenean (5. postua) % 7,4 Eibar, 23 urte
Euskal Herria Lander Garcia Kuadrilla jatorrenean (6. postua) % 5,5 Donostia, 21 urte
Euskal Herria Asier Zubizarreta Kuadrilla jatorrenean (7. postua) % 3,5 Donostia, 19 urte
Euskal Herria Andrea Davila Kuadrilla jatorrenean (8. postua) % 2,8 Anoeta, 19 urte

Seigarren denboraldia: LEHEN FASEA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria
 EH Xabier Joseba Elizalde Gutar jatorrena (1) Kuxkuxeroek erabakita hiru finalisten artean Iruñea
 EH Arrate Melendez Finalista Kuxkuxeroek erabakita, ez-irabazlea Bizkaia
 EH Itsaso Finalista Kuxkuxeroek erabakitua, ez-irabazlea Bizkaia

Seigarren denboraldia: BIGARREN FASEA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria
 EH Ixone Gil 1 Ez dago punturik, euren artean erabakita finalisten artean. Durango
 EH Unai Zamorano 2 Ez dago punturik, euren artean erabakita finalisten artean. Lesaka

Seigarren denboraldia: JATORREN FASEA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinamika aldatu dute. Aurreko faseetako lehiakide arrakastatsuenak batuta, kuadrilla jatorrenaren bila ekingo diote. Aurreko bi edizioetako irabazleak izango dira kuadrilla bakoitzaren "Gutarburu" eta beren ardura izango dute.

Izena Jatorria Postua Saria
Xabier Joseba Elizalde Iruña  EH Kuadrilla jatorreneko gutarburua. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Unai Zamorano Lesaka  EH Kuadrilla jatorreneko gutarra. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Maialen Perez Andoain  EH Kuadrilla jatorreneko gutarra. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Lismey Zumaia  EH Kuadrilla jatorreneko gutarra. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Jon Gonzalez Irun  EH Kuadrilla jatorreneko gutarra. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Ixone Gil Durango  EH Bigarren postuko gutarburua. Ez dago kuadrilla jatorrenean. ***Saririk ez.***
Tamara Sobrino Donostia  EH Ez dago kuadrilla jatorrenean, posturik ez. ***Saririk ez.***
Soufiane Aoaum Ondarroa  EH Ez dago kuadrilla jatorrenean, posturik ez. ***Saririk ez.***
Raul Maiza Donostia  EH Ez dago kuadrilla jatorrenean, posturik ez. ***Saririk ez.***

Oharra: kuadrilla jatorrena nork osatu behar duen aukeratu ostean, bi gutarburuen arteko berdinketa eman zen. Berdinketa hori honela konpondu zuten: bi kaxa sartu, bata berakatz batekin eta bestea marrubiarekin. Marrubia aukeratzen zuen gutarburuak (noski, ikusi gabe) irabaziko zuen. [Xabier Joseba Elizaldek irabazi zuen]

Gainera, ikus-entzuleen gustokoena ere aukeratu dute, ahala ere lehendabiziko postua soilik argitu dute. Lehenengo bostak azaldu dira, eta hortik bi kendu zituzten.

Izena Jatorria Postua TOP Saria
Alaitz Conde Getxo  EH Lehendabiziko postua [1] Lehendabizikoa Bidaia hiru egunez berak aurkeratutako helmugan.
Eider Uribarri Zarautz  EH TOP 5-ean [4-5 postua, argitu gabe] Bost onenen artean ***Saririk ez.***
Xandra Martínez de Alegría Salvatierra - Agurain  EH TOP 3-an [2-3 postua, argitu gabe] Hiru onenen aurrean ***Saririk ez.***
Unai Zamorano Duarte Lesaka  EH TOP3-a [2-3 postua, argitu gabe] Hiru onenen aurrean ***Saririk ez.***
Ixone Gil Durango  EH TOP 5-a [4-5 postua, argitu gabe] Bost onenen aurrean ***Saririk ez.***

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]