Gran Hermano (Espainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gran Hermano (Espainia)
Jatorria
Sortzailea John de Mol
Jatorrizko izenburua Gran Hermano
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Sasoi kopurua 1
Ezaugarriak
Genero artistikoa telerrealitatea
Kokapena
Lekua Madril
Antzezlea(k)
unknown value
Bibiana Fernández
Jorge Javier Vázquez
Jordi González
JC




[[Kategoria:JCek Itzuli antzeztutako lanak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Zeppelin TV
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Telecinco
Hasiera-data 2000ko apirilaren 23a
Kanpo loturak
www.telecinco.es/granhermano/

Gran Hermano (euskaraz Anaia Handia) telebista-saio bat da, Zeppelin TV ekoiztetxeak egina eta Telecinco katean 2000ko apirilaren 23tik aurrera emititzen dena. Espainian igorritako lehen telerrealitateko saioa da, eta programaren estreinaldiak %36,5eko kuota lortu zuen. Hortik aurrera, saioaren ia denboraldi guztiak audientzian liderrak izan dira. Inoiz edizio gehien izan dituen telerrealitate programa da.

Ohiko formatu honetan, aurrez aukeratutako pertsona multzo bat, aurrez elkar ezagutzen ez dutenak, etxe batean bildu eta horien bizimodua emititzen da zuzenean. Pertsona horiek lehiatu egiten dira elkarrekin hainbat froga eta bozketaren bitartez, eta horien astero lehiakide bat kaleratzen da, ikusleen aldetik boto gehien jasotzen duena. Irabazlea etxean geratzen den azken pertsona da. John de Mol holandarrak sortu zuen saioa, eta Endemol bere ekoiztetxeak garatu zuen programa. 1999ko irailean emititu zen saioa lehen aldiz Holandan eta geroztik 70tik gora herrialdeetan plazaratu da.

Aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista-saioko ia edizio guztiak, hamaseigarren ediziora arte, Mercedes Milá aurkezleak gidatu zituen; Gran Hermano 3 kenduta, edizio hura Pepe Navarrok aurkeztu baitzuen. 2016an jakinarazi zen Mercedes Milák saioa utziko zuela betiko, eta, horrenbestez, Jorge Javier Vázquez aurkezleak zuzendu zuen Gran Hermano 17 edizioko galak.

Lehenengo hiru edizioetan ez zen debaterik egon. Laugarren denboralditik aurrera hasi ziren saio hau, eta lehenengo biak Jesús Vázquez aurkezleak gidatu zituen. Hortik aurrera, Jordi Gonzálezek jarraitu zuen mahai-ingurua moderatzen, hamargarren edizioan (Jorge Javier Vázquezek aurkeztu zuena) eta hamalaugarrenean (Frank Blancok ordezkatu zuen) kenduta.

Galak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkezlea Denboraldia
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Mercedes Milá
Pepe Navarro
Jorge Javier Vázquez

Debateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkezlea Denboraldia
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 13 14 15 16 17 18
Jordi González
Jesús Vázquez
Jorge Javier Vázquez
Frank Blanco
     Aurkezleak saioa gidatu zuen.
     Aurkezleak ez zuen saioa gidatu.
     Saioa ez zen existitzen.

Irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitokia Adina Lanbidea Iraupena Edizioa
Lehiakideak.png
Espainia Ismael Beiro Andaluzia Cádiz 25 urte Itsasketa Zientziak eta Tekniketako ikaslea 90 egun 1
Espainia Sabrina Mahí Andaluzia Málaga 23 urte Sustatzailea 101 egun 2
Espainia Javito García Galizia Coruña 28 urte Enpresaria 101 egun 3
Espainia Pedro Oliva Aragoi Zaragoza 33 urte Funtzionarioa 102 egun 4
Espainia Nuria Yáñez Katalunia Tarragona 31 urte Campingeko harreragilea 112 egun 5
Espainia Juanjo Mateo Valentziako Erkidegoa Alacant 25 urte Taxilaria 109 egun 6
Espainia Pepe Herrero Madrilgo Erkidegoa Madril 33 urte Hegaldietako laguntzailea 108 egun 7
Brasil Naiala Melo Kanariak Tenerife 22 urte Saltzailea 105 egun 8
Espainia Judit Iglesias Galizia Coruña 31 urte Soziologoa 98 egun 9
Espainia Iván Madrazo Kantabria Kantabria 35 urte Enpresaria eta modeloa 123 egun 10
Espainia Ángel Muñoz Madrilgo Erkidegoa Madril 32 urte Pilateseko irakaslea 143 egun 11
Espainia Laura Campos Madrilgo Erkidegoa Madril 27 urte Industria-operadore 144 egun 12
Espainia Pepe Flores Madrilgo Erkidegoa Madril 33 urte Dantzaria 130 egun 12+1 (13)
Espainia Susana Molina Murtziako Eskualdea Murtzia 23 urte Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikaslea eta boluntarioa 127 egun 14
Espainia Paula González Katalunia Bartzelona 20 urte Saltzailea 91 egun 15
Espainia Sofía Suescun Euskal Herria Nafarroa 19 urte Psikologiako ikaslea 101 egun 16
Espainia Beatriz Retamal Valentziako Erkidegoa Valentzia 20 urte Ile-apaintzailea 105 egun 17
Uruguai Hugo Sierra Balearrak Palma Mallorcakoa 43 urte Entrenatzaile pertsonala eta pilates irakaslea 88 egun 18

Euskal herritarren parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztabaida Espainiako Gran Hermano telesaiotik Argi Gastaka kanporatzeari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argi Gastaka Gran Hermano 14 telerrealitateko saiotik kanporatzea 2013ko maiatzean espainiar gizartean eztabaida bizia eragin zuen gertaera izan zen. Saioko arduradunek programan parte hartzen ari zen Argi Gastaka Ganboa lehiakideak, bilbotarra eta 20 urtekoa, "ETAk aurrera jarraitzeko" manifestazio batera joana zela adierazteagatik kanporatu zuten, gazteak berehala txantxa bat zela adierazi eta barkamena eskatuta ere. Kanporatzeak eztabaida bizia eragin zuen, Interneten bereziki, eta gaia mundu mailako trending topic bilakatu zen kanporatzearen ondorengo orduetan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]