Guaranieraren Akademia
Guaranieraren Akademia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | akademia |
Herrialdea | Paraguai |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2013ko ekainaren 12a |
webgune ofiziala![]() ![]() |
Guaranieraren Akademia (guaranieraz: Guarani Ñe’ẽ Rerekuapavẽ edo Avañe’ẽ Rerekuapavẽ) guaraniera arautzeaz eta estandarizatzeaz arduratzen den erakunde nagusia da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paraguaik sustatu zuen 2010ean onetsitako Ley de Lenguas delako hizkuntza legearen bidez. 2015eko ekainaren 8an Paraguaiko Hizkuntza Politiken Idazkaritzak akademiaren sorrera ofizialdu zuen Kongresu Nazionalean egindako ekitaldi batean.[1]
2015eko azaroaren 5ean guaranieraz idazteko alfabeto ofiziala onartu zuen akademiak.[2] 2016ko irailaren 7an ortografia arau ofizialak aurkeztu zituen.[3] 2018ko abuztuaren 13an akademiak guaranieraren lehen gramatika ofiziala aurkeztu zuen.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Oficializan creación de Academia de Lengua Guaraní» ABC Color 2015eko ekainaren 8a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 13a).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Guaraní, con alfabeto oficial» ABC Color 2015eko azaroaren 5a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 13a).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La lengua guaraní ya tiene reglas ortográficas oficiales» ABC Color 2016ko irailaren 8a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 13a).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Academia de Lengua Guaraní presenta gramática oficial» Radio Nacional 2018ko abuztuaren 13a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 13a).