Guatemala 1982
| Guatemala 1982 | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2018 |
| Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
| Jatorrizko herrialdea | Guatemala eta Mexiko |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dramatikoa |
| Iraupena | 115 minutu |
| guatemala1982.com | |
Guatemala 1982 (2018) film dramatiko eta autobiografikoa da, Guatemalako gatazka armatuaren testuinguruan emandako gertakarien gainekoa.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adrián Moralesen (Santa Rosa, 1961) bahiketan oinarritutako film autobiografiakoa da. Bere aitak eskatuta Jutiapara joan zen arma baten erregistroa egitera. Bertan, gerrillaren kide batekin nahastu eta preso hartu zuten 19 urte zituela, non tortura baliatuz ustezko lidergotza baieztatu nahi izan zuten militarrek. Bere anaia eta koinatak Jutiapara bertaratu ziren Moralesen gaineko informazioaren bila. Rodriguez koronelak Morales errugabea zela sinetsi eta gatazka antolatu zuen kuartelean.[1][2][3][4]
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adrián Morales da ekoizlea, Miguel Ángel Rodriguez filmaren zuzendaria eta Victor Ortiz, gidoilaria. Aktoreen artean dira, Alejandro Tommasi, Isela Vega, Miguel Ángel Rodríguez, Olivia Collins, Óscar Traven, Diana Golden, Valentín Trujillo Jr. eta Luis Bayardo.[1][2] Filmaren grabaketak Mexikon egin ziren, batez ere Veracruzen.[5]
Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018an, Quetzaltenangon ospatu zen ICARO Jaialdia inauguratu zuen.[6]
- 2019an, sari bikoitza Berlingo Around International Film Festival (ARFF), "giza eskubideak" eta "atzerriko filma" kategorietan.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Rodríguez, Miguel Ángel. Guatemala 1982. Guatemala Film (kontsulta data: 2022-12-08).
- ↑ a b (Ingelesez) Guatemala 1982 (2018). (kontsulta data: 2022-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Guatemala 1982", la historia real del cineasta guatemalteco» www.soy502.com (kontsulta data: 2022-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Migrante que protagoniza película sobre la guerra de Guatemala recibe doctorado honoris causa. (kontsulta data: 2022-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Guatemala 1982, la historia del secuestro de Adrián por parte del Ejército - relato.gt» www.relato.gt 2019-08-04 (kontsulta data: 2022-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guatemala 1982, película inaugural del Festival de Cine ICARO – Guatevision. (kontsulta data: 2022-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. (2019-08-07). «Película “Guatemala 1982” llega a los cines del país» elPeriodico (kontsulta data: 2022-12-08).