Gudrun Zapf von Hesse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gudrun Zapf von Hesse
Gudrun-Zapf-von-Hesse2.jpg
Bizitza
Jaiotza Schwerin1918ko urtarrilaren 2a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Darmstadt2019ko abenduaren 13a (101 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Hermann Zapf  (1951 -  2015eko ekainaren 4a)
Jarduerak
Jarduerak type designer Itzuli

Gudrun Zapf von Hesse (Schwerin, 1918ko urtarrilaren 2a - Darmstadt, 2019ko abenduaren 13a) tipografiagile, kaligrafiagile eta liburugile alemaniarra izan zen. Orainarte egondako tipografigile famatuenetarikoa da, bere senarrarekin batera, Hermann Zapf.

Gudrun, Otto Dorfnerren ikaslea izan zen, enkoadernaketa ikasten, maisu diploma lortu arte 1940an. Bere kabuz ikasketak egin zituen kaligrafia eta letren formei buruz, Rudolf Koch eta Edward Johnstonen lanetan gehienbat, kaligrafiaren aitak kontzideratzen direnak. Bigarren mundu gerraren ondoren 1946an bere enkoadernazio denda zabaldu zuen Frankfurteko Städel eskolan letrak irakasten zuen bitartean, eta zulaketak egiten ikasi zuen Frankfurteko Bauer tipo fundizioan. Beranduago, Frankfurteko Stempel fundizioaren interesa erakarri zuen kaligrafia erakusketa batean, eta letra tipoak egiteko enkarguak eman zizkioten, Stempeleko tipografo garrantzitsuenetarikoa bihurtuz. Gudrunek esaten zuen bezala, “Nire ustez, alfabeto berriak sortzeko oinarri hoberena, kaligrafiaren ikasketa intentsibo bat izatea da.”

1951ko uztailak 1ean Hermann Zapf-ekin ezkondu zen, Stempeleko arte zuzendaria eta tipografia diseinatzailea. Biak bere lan profesionalak bata bestearengandik bananduta egotea lortzen zuten.

1991. urtean Frederic W. Goudy saria jaso zuen bigarren emakumea izan zen, Rochester Institutu Teknologikoak eman ziona. 2001ean “Friends of Caligrafphy” taldeak egindako ibilbide profesinalagatik saritu zuten 2008-2009 artean Gudrun eta Akira kobayashi, tipografia diseinatzailea, Diotima tipologia argitaratu zuten, Diotima tipoaren bereinterpretazio bat.

Otsailak 2an 100 urte bete zituen, eta bere omenean Ferdinand Ulrich-ek Hesse Antiqua tipografia argitaratu du. Tipografia hau Gudrunek liburu azaletarako diseinatu zuen letra izan zen, 1940an.

Diseinatu zituen tipografien artean hauek zeuden; Alcuin, Ariadne, Carmina, Diotima, Smaragd