Gulf Oil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gulf Oil
Datuak
Motaoil company (en) Itzuli eta gas station chain (en) Itzuli
Jarduera sektoreapetrolioaren industria
HerrialdeaIndia
Jarduera
Honen parteZazpi Ahizpak
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaEnpresa pribatu
JabeaHinduja Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera1901
Sortzailea
OndorengoakGulf Oil LP (en) Itzuli
Desagerpena1985
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Gulf Oil Corporation estatubatuar petrolio enpresa izan zen, Pittsburghen egoitza zuena. 1936an eratu zen Gulf Oil Corporation of Pennsylvaniaren lanarekin jarraitzeko, eta Kanadan, Venezuelan eta Ekialde Hurbilean petrolio-hobien ustiapenean parte hartu zuen.

1984. urtearen hasieran Standard Oil of Californiak bereganatu zuen, Chevron Corporation sortuz. Gero, Cumberland Farms denda-kate estatubatuarrak marka erosi zuen bere gasolina-zerbitzuguneetan erabiltzeko. Gulf Oil International, berriz, Indiako Hinduja taldearen jabetzakoa da gaur egun.

Espainiak 1960ko hamarkadan izan zuen liberalizazio ekonomikoari esker, lehorreratu zen eta partizipazio garrantzitsuak egin zituen kimikaren eta petrolioaren sektoreetan. 1962an Fertiberiaren sorreran parte hartu zuen,[1] eta Petróleos del Norte (Petronor) sozietatearen akziodun izatera iritsi zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Álvarez, Santiago. (1968). Sobre Galicia. Paris: Editions de la Librairie du Globe, 88 or..
  2. Ayala Carcedo, Francisco Javier. (2001). Historia de la tecnología en España. I Valdeltormo: Valatenea, 338 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.