Gullveig
Gullveig | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Heiðr (en) ![]() ![]() |
Gullveig, eskandinaviar mitologian, Æsir eta Vanir jainkoen artean gerra hasi zuen jainkosa misteriotsu bat zen.
Asgardera egin zuen bisita batean, Æsir jainkoek ezin izan zuten gehiago jasan, eta, ondorioz, Glaðsheimr erdian su bat piztu, Gullveig hil eta hau sutara bota zuten. Baina Gullveig berpiztu egiten zen eta Æsir jainkoek hiru saialdi egin zituzten, beti emaitza bera lortuz. Gullveig sutik nola irtetzen zen ikustean, Heid (dizdiratsua) deitu zuten.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |