Gure Aitaren Etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gure Aitaren Etxea
Escultura Chillida entera día.jpg
Jatorria
Sortzailea Eduardo Txillida
Sorrera-urtea 1988
Ezaugarriak
Materiala(k) hormigoia eta altzairua
Zabalera 5 metro
Altuera 7 metro
Genero artistikoa arte publikoa eta Arte abstraktua
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Gernika-Lumo
Koordenatuak 43° 18′ 53″ N, 2° 40′ 51″ W / 43.3148°N,2.6807°W / 43.3148; -2.6807Koordenatuak: 43° 18′ 53″ N, 2° 40′ 51″ W / 43.3148°N,2.6807°W / 43.3148; -2.6807

Gure Aitaren Etxea Eduardo Txillidaren eskultura memorial bat da, Gernikan kokatua, 1937ko bonbardaketaren oroigarri.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an burutu zen obra Txillidaren Hernaniko Zabalaga etxean[1], baina hurrengo urtean kokatu zen Gernikan, Gernikako Arbolatik gertuko parke batean. Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egin zuen Txillidak lana, eta Jose Antonio Ardanza lehendakariak inauguratu zuen[2]. Izenburuak erreferentzia egiten dio Gabriel Arestiren poema ezagun bati, Nire aitaren etxea defendituko dut.[3]

Hormigoizko egitura handi bat da, 7 metroko garaierakoa, semizirkularra, eta 18 metro inguruko perimetroaren erdian altzairuzko beste elementu batek osatzen du eskultura. Dagoen puntutik, Santimemiñeko leizearen ingurunea ere ikusten da[3].

1990. urtean, Gure Aitaren Etxetik gertu, beste eskultura monumental bat ezarri zen, Henry Mooreren Large figure in a shelter (irudi handi bat babeslekuan), 1960ko lana[4]. 1991ean bi eskulturen inguruan egokitu ziren, eta inguruaren Europako Herrien Parkea eman zitzaion izena[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (1987-11-05) «Chillida presenta su escultura "Gure aitaren etxea", un homenaje al pueblo vasco» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-08-04 .
  2. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (1988-04-27) «Inaugurada en Gernika la obra conmemorativa de Chillida» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-08-04 .
  3. a b   «forma begiradan: Eduardo Chillida, Gure aitaren etxea» www.formabegiradan.net . Noiz kontsultatua: 2019-08-04 .
  4. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (1989-10-04) «Una escultura de Henry Moore para Gernika» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-08-04 .
  5.   «Gautegiz Arteagako Udala - Europako herrien Parkea (Henry Moore eta Chillidaren eskulturak)» www.gautegizarteaga.com . Noiz kontsultatua: 2019-08-04 .