Gure aitak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gure aitak amari edo Nire aitak amari euskal kantu herrikoia da eta jatorrizko izenburua Gure aitak da. Doinuaren eta hitzen sortzailea ezezaguna den arren, Resurrección Maria de Azkuek Oiartzungo inguruetan bildutako obra da[1]. Autore berak bildutako bertsioan, lehen bertsoa soilik aurki daiteke, ahozko tradizioan ordea, zenbait bertsok osatzen dute abestia. Azkuek berak, abestiaren lehen argitalpena 1935-1947 urte bitartean burutu zuen, Euskalerriaren yakintza liburuan[2]. Abestia 1947an argitaratu zen, Euskalerriaren yakintza bildumaren laugarren liburukian.[2].

Gure aitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile herrikoia duen Gure aitak, Resurrección María de Azkuek bilatutako abestiak, Gure aitak amari, edota Nire aitak amari izenburua ere jasotzen du. [1] [2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti honen genero artistikoa, folk musika da eta euskarazko kantua da.[1]

Argitalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkue, Euskalerriaren yakintza-IV. Erri-otoitzak.Erri-olerkiak. Ostagikindea. Erriaren sendakuntza. Aurren jolasak

Bildumaren argitaratze urteak: 1935-1947 (IV. liburukia 1947an argitaratu zen)[2]

Kantuaren jatorria eta hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalerriaren Yakintza IV liburuan Azkuek dioen gisan, Salvadora Zapiraini entzun zion kantua lehen aldiz, Oiartzunen[2]. Azkuek aipatzen du, nolabaiteko solezismo-akatsa duela jatorrizko kantuak, “maite izanen du aita!” esamolde zuzenaren ordez, “naiko dio aitari!” ageri baita. Egun zabaldua dagoen bertsioan “maiteko dio aitari” esamoldea kantatu ohi da. Delako solezismoagatik eta erritmoagatik, bildu zen garaiaren gertukoa dela azpimarratzen du Azkuek; beraz, kronologikoki 1935-1947 ingurutik hamarkada gutxi batzuk atzera eginda kokatu genezake kantuaren sorrera-data.

“Lo aprendí de Salvadora Zapirain, de Oyarzun. ¡Lástima de solecismo naiko dio aitari, por el castizo maite izanen du aita! Parece por lo mismo y aun por su ritmo nada antigua esta cancioncita.”[2]

Aipatu moduan, kantua Azkuek Oiartzunen jaso izan arren, zabalkunde handia izan du kantuak, Euskal Herri mailara hedatu baita. Horregatik, euskal kantu herrikoia bilakatu da Gure aitak kantua.

1994-1995 inguruan hainbat grabaketa egin zituen Fernando Aranberri filologo ermuarrak, Ermuko euskara jasotzeko asmoz eta lan horren emaitza Ermua eta Eitzako euskara lanean jaso zuen 1996an[3]. Bildu zituen ahotsen artean, Irene Aldalur ermuarrak, Gure aitak amari kantua abesten du[4]. Orain arte entzuna izan ez den doinua erabiltzen du Irene Aldalurrek grabaketan.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Resurrección Maria de Azkuek bildua izan zenez, Euskal Pizkundean kokatu genezake, 1876tik 1936ko denbora artean, hain zuzen ere. Karlistaldien amaierarekin batera, Euskal Herriak aldaketa sozial ugari jasan zuen garai hartan eta esan genezake, tradiziotik modernitate batera transizio bidean aurkitzen zela[5]. Euskalerriaren Yakintza liburuak, data zehazten laguntzen du, izan ere, 1945 eta 1957 artean bilduak izan baitziren liburuko orrialdeetan daude kantuan. Arestian aipatu bezala, Azkuek zioenez Gure aitak kantua garairako ez zen antzinakoa, horregatik, ondorioztatu daiteke XX. mendearen hasieran sortua izan zela doinua.

Garaian musika biltzen eta dokumentatzen aritu ziren zenbait idazle aurkitzen dira, hauetan, Resurreccion Maria de Azkue. Espainiako Errepublikak gerra garaiko eta ondorengo desolazioa ekarri zuen[5]; dena den, herri musikak, bizirik iraun zuen. Esanak esan eta biltzailea kontuan izanda, esan genezake Euskal Herriko XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako musika garaikidearen barne dela Gure aita kantu herrikoia[6].

Grabatutako bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, kantu herrikoi honen bi bertsio gailentzen dira: Kepa Junkera trikitilariarena eta Oskorri euskal folk taldearena. Bi kasuetan, letraren bertsio berbera mantendu da.

Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazo taldeak, letraren bertsio berria plazaratu zuen 2017an, Borobilean izeneko liburu-diskan, hain zuzen ere[7]. Bertan, genero ikuspegi berria eskaintzen diote kantuari. Letra sortzerakoan, kontuak izan dituzte azken boladan pedagogiaren gainean irten diren gaiak.

Jatorrizko bertsioa, Azkuek bildua[2]. Kepa Junkera eta Oskorriren bertsioa[8] Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen bertsioa[7]
Gure aitak amari

gona goria ekari (bis)

bariz ere naiko dio

gure amak aitari. (bis)

Aita gureak amari gona

goria ekari; pixka pixka

bat luze izanda, gari garritik

Gure aitak amari

gona gorria ekarri;

berriz ere maiteko dio

gure amak aitari.

Gure aitak amari

gona gorria ekarri.

Gona gorri gorria

zazpi jostunek josia;

berriz ere maiteko dio

gure amak aitari.

Gure aitak amari

gona gorria ekarri.

Gure amak aitari

fraka berriak ekarri;

berriz ere maiteko dio

gure aitak amari.

Gure amak aitari

fraka berriak ekarri.

Fraka berri berriak

zazpi jostunek josiak;

berriz ere maiteko dio

gure aitak amari.

Gure amak aitari

fraka berriak ekarri.

            Gure amonak        Porrotxi

gona gorria ekarri;

muxu pila eman dizkio

Porrotxek amonari.

jira-biran hor dabil

gona airean dantzari.

Gona gorri gorria

amonak mimoz josia;

muxu pila eman dizkio

Porrotxek amonari.

Askotan eskatua

eman baitio opari.

Pitito ta potota

gonari ez zaio inporta;

muxu pila eman dizkio

Porrotxek amonari,

zuk ere nahi baduzu,            

eskatu Olentzerori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Cancionero vasco - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  2. a b c d e f g Azkue, Resurrección María. (1947). Euskalerriaren yakintza (literatura popular del País Vasco) IV. Espasa-Calpe, 322-323 or..
  3. «Ermua eta Eitzako euskara - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  4. «"Gure aitak amari" kanta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  5. a b Agirreazkuenaga, Zigorraga, Joseba. (2004). Historia de Euskal Herria: historia general de los vascos. Lur ISBN 978-84-7099-446-3. (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  6. (Gaztelaniaz) Baladas éuscaras. 2021-02-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  7. a b «'Borobilean': lan borobila oholtzara - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  8. (Ingelesez) Gure Aitak Amari (Full Song & Lyrics) - Oskorri - Download or Listen Free - JioSaavn. 1997-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).