Gureak (enpresa taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gureak (enpresa taldea)
Datuak
Motanegozioa
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1975
webgune ofiziala

Gureak enpresa taldea 1975an sortu zen, Gipuzkoan, Atzegi erakundearen ekimenez. Haien helburua nagusia desgaitasuna duten pertsonak erabat gizarteratzea izan zen, bereziki lan munduan. Gaur egun Gureak talde sendo eta dibertsifikatua da, batez ere industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan. Bere esparruko jardueretan lehiakorrak dira. Taldeak errentagarritasun soziala eta kudeaketaren eraginkorra lotu nahi ditu.[1] Desgaitasuna duten pertsonen laneko inklusioan konprometitutako empresa taldea da. Lan egonkorra sortuz, ibilbide profesionalak diseinatzen dituzte. Azken urtetan taldea Gipuzkoatik kanpo zabaldu da baita ere, bereziki Nafarroan eta Lleidan.[2]

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irabazi asmorik gabeko elkarte merkantilez osatutako enpresa taldea da. Gureak taldean adar edo sail desberdinak daude:

  • Gureak industrial: elektronika, operatzaile logistikoa, muntaia, manipulatuak...
  • Gureak zerbitzuak: elikadura, osasuna, garbiketak...
  • Gureak marketing: zuzeneko marketina, posta banaketa...
  • Gureak itinerary: orientazioa, zerbitzu okupazionala, prestakuntza...

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an datu hauek eman zituzten:

  • 5989 langile
  • horietatik 4899 desgaituak
  • Negozioaren tamaina: 240 milioi euro baino gehiago.

Bazkideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei bazkide nagusi ditu taldeak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]