Gutun formal


Gutun formala edo eskutitz formala posta zerbitzu baten bidez igortzen den testu zaindua da. Erregistro formalekoa behar du eta ez lagunarteko erregistroa. Enpresen arteko harremanetan eta administrazioarekiko harremanetan ohikoak dira mota horretako eskutitzak. XXI. mendean posta-e zerbitzuen bidez lehen paperezko gutun formalekin egiten ziren hainbat komunikazio ekintza gauzatzen dira eta orain posta-e mezuetan gutun formaletako zenbait formula eta egituraren kalkoa egiten da.
Gutun formalak, hainbat helburu nagusi izan ditzakete. Horrela bereiz daitezke:
Gutun formalaren itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gutun formaletako mezua, gaur egun, ahal den heinean, osorik orrialde bakar batean aurkezteko ahalegina egiten da. Gutunaren gorputzak bizpahiru paragrafo izaten ditu, beraz.
Gutun formalaren atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goiburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gutun formaletan ohikoa izaten da enpresako edota administrazio bateko goiburu instituzionala agertzea. Munduan zehar oso hedatua dagoen ohitura: goiburuan data agertzea. Datarekin batera gutun formala non idatzi den adierazteko ohitura ere oso zabaldurik dago.
Orri-oina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gutun formalak idazteko goiburua edota orri-oina inprentatik lehenetsita dakarren papera erabili izan da, lehenengo irudian agertzen den adibidean bezala.
Hasierako agurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz tradiziozko zenbait hasiera: Jaun hori, andre hori, zuzendari jaun hori, alkate andre hori, X saileko arduradun horiek...
Hasierako agur horren ostean, zabalduen dagoen ohitura, koma bat idaztea eta hurrengo lerrora jauzi egitea.
Gorputza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gutun formalaren testu nagusia. Hasierako eta amaierako agurretan formula jakin batzuk errotu badira ere, gorputzean askatasun handiago egon izan da. Dena den, zenbait gutun formaletan, ohitura batzuk nahiko errotuak daude. Esate baterako, oso zabaldurik dago administrazioari igorritako eskaera gutunetan eskaera egiten duen igorlearen datuak hasieran kokatzea eta gero, lerro bakartu batean, ESKATZEN DUT idaztea.
Amaierako agurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Badaude euskaraz tradiziozko zenbait formula. Esate baterako, "geure eskaera/iritzia kontuan hartuko duzuelakoan,". "Adeitasunez,". Amaierako agurrean, "Agur t'erdi." fosilizatu hori, oso erabilia da oraindik ere baina "Agur bero bat" eta "ondo izan" bezalako formulak gero eta gehiago erabiltzen direla ematen du.
Gutun formaleko hartzailea ezaguna denean, harremanik egon bada aurretik, ohiko formula bihurtu da "besarkada bat".
Sinadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gutun formaletan ohikoa izaten da igorlearen sinadura agertzea. Sinadurarekin batera noiz eta non sinatu den adieraztea ere ohikoa da. Sinatzailearen izen-deituak moldeko letretan agertzea ere ohikoa izaten da, sinaduran bertan izen-deiturak ulergaitzak izaten baitira.
Post data edota post scriptum[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Latinezko bi esamolde horiek "P.D.:" eta "P.S.:" horien bidez agertzen dira amaierako agurraren ostean. Iruzkin gehigarriak eransteko erabiltzen den formulak dira.
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Xabier ALBERDI LARIZGOITIA; Ibon SARASOLA ERRAZKIN: Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. EHU. 2001.
- J. ARAKAMA, A. ARRIETA, J. LOZANO, J. ROBLES & R. URRUTIA; (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / IVAP): IVAPeko estilo-liburua[Betiko hautsitako esteka]. (2005), 2009.
- EIMA / Estilo liburua.
- Pello ESNAL ORMAETXEA; José Ramón ZUBIMENDI: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.
- Euskadi.net: Software-lokalizaziok
- Euskaltzaindia. Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Jagon Saila. 2008.
- Gotzon GARATE Erdarakadak, Gero-Mensajero. Bilbo. 1988. Saihesteko moduko kalko okerren bilduma.
- Juan GARZIA GARMENDIA Kalko okerrak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz, 2005. Kalko okerrei buruzko teorizazioa eta saihesteko moduko kalko okerren bilduma.
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / IVAP: Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. HAEE/IVAP. 1997.
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / IVAP: Galdezka. Euskarazko zalantzei erantzunez. Gasteiz. HAEE/IVAP. 2003
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / IVAP: Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz. HAEE/IVAP. 1994.
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / IVAP: Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko.
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / IVAP: Zalantza-dantza. Gasteiz. HAEE/IVAP. 2001.