Hizkuntza-erregistro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hizkuntzalaritzan, hizkuntza erregistroa egoera, hizketa-gai eta helburu jakin bati buruzko hizkuntza aldaera edo estiloa da. Hizkuntza-erregistro baten erabilera eragiten duten beste faktoreak formaltasun edo erritualizazio-maila eta erabiltzen den bitartekoa (ahozko hizkuntza edo hizkuntza idatzia den, besteak beste) izaten dira. Adibidez, idatzi administratiboetan erabiltzen den estiloa hizkuntza-erregistro bat da, gai jakinei buruz (administrazioarekin loturikoak), bitarteko jakin bat erabiliz (idatziz) eta modu ofizial batez garatzen dena baita.

Erregistro motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza-erregistroak aipatzen direnean, bi mutur aipatu ohi dira. Lagunarteko erregistroa, alde batetik eta erregistro jasoa edo formala bestetik.

Adibidez:
  • Administrazioari zuzenduriko gutun formal batek hizkuntza-erregistro formala, jasoa, beharko luke. ('Zuzentzen gatzaizkizue', 'Gure eskaera kontuan hartuko duzuelakoan'...).
  • Bi boxeolari harroputzen arteko taberna bateko elkarrizketa baten itzulpenak, ziur aski, hizkuntza-erregistro lagunartekoa beharko luke. ('Izorra hadi!', 'hoa antzarak ferratzera!', 'Zakurraren putza!'...).

Bi hizkuntza-erregistro horien artean, hainbat hizkuntza-erregistro mota daude: erregistro formalenetik lagunartekoeneraino. Esate baterako, bi ezezagunen arteko lehen elkarrizketak erregistro formalago edo lagunartekoago izango du testuinguruaren arabera.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.