Hamaika pauso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamaika pauso
Datuak
Argitaratze-data 1995
Generoa Eleberria
Herrialdea Euskal Herria
Bilduma Narratiba
Orrialdeak 396
ISBN 84-7568-913-5

"Hamaika pauso" Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrak idatzitako laugarren eleberria da, 1995ean argitaratutakoa Erein argitaletxearen bidez. Gaztelaniara Los pasos incontables izenburuarekin argitaratu zen.

Haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburua Angel Otaegiren fusilatzea testuinguru modura hartuta dago idatzia. Tiro egin zuten pertsonez gain, lekukorik gabe hil zen Otaegi, eta bere bizitzako azken momentuen fikziozko berreraikuntza egiten entseatu zen Saizarbitoria nobela honetan. Dena dela, eleberrian Daniel Zabalegi izena eman zion, fikziozkotasuna nabarmentzeko. Liburuko protagonista nagusia Iñaki Abaitua da, hiztegi bat osatzeko lanean ari den idazlea. Lan horretarako Bartzelonara joan eta Eduardo Ortiz de Zarate ETAko militantea ezagutuko du. Honek muga gurutzatzeko laguntza eskatzen dionean hasiko da bien arteko harremana eta apurka-apurka, Ortiz de Zarate Abaituaren bizitzan sartzen joango da. Nobelan Ortiz de Zarateren pertsonaia da Abaitua eta Zabalegiren arteko lotura zuzena. ETAko kidea autoz eraman behar duen batean ikusiko du oso tarte laburrean Abaituak Zabalegi. Bere fusilatzearen ondoren kasuari buruzko xehetasunak biltzen hasiko da nobela bat idazteko asmoz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]