Hamamatsu gaztelua
Hamamatsu 浜松 | |
---|---|
Continued Top 100 Japanese Castles | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Shizuoka |
Izendaturiko hiria | Hamamatsu |
Japoniako auzoa | Naka-ku |
Koordenatuak | 34°42′42″N 137°43′30″E / 34.7118°N 137.725°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1532 |
Komisarioa | Imagawa klana |
Arkitektura | |
Materiala(k) | zurra |
Webgune ofiziala | |
Hamamatsu gaztelua (japonieraz 浜松城, Hamamatsu-jō), Japoniako Shizuoka prefeturako Hamamatsu hirian kokatuta dagoen gaztelu japoniar bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hikuma gaztelua, toki honetan, 1532 inguruan eraiki zuen Imagawa klanaren basailu batek, baina 1568an konkistatu zuen beranduago shoguna izango zen Tokugawa Ieyasuk, bertara bizitzen joan zena Okazakiko gaztelua utzi ondoren, 1570ean. Tokugawak, gaztelua berritu, handitu eta berrizendatu zuen 1577an, Hamamatsu izena emanez, bertan 17 urte eman zituelarik. XIX. mendearen amaieran, sute batek suntsitu zuen gaztelua, eta 1958an berreraiki zen.
Gazteluak, Shusse-jō edo "arrakastaren gaztelua" ere deitua dena, 3 solairuko altuera du, eta, bere barnean, gaztelu txiki bat du, honek, armajantzi bat eta Tokugawatarren beste erlikia batzuk dituelarik.