Hamamatsu (Shizuoka)
Hamamatsu 浜松市 | |||
---|---|---|---|
izendaturiko hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu Shizuoka | ||
Alkatea | Yusuke Nakano (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | 浜松市 浜松町 | ||
Jatorrizko izena | 浜松市 | ||
Posta kodea | 430-0946 | ||
Herriburua | Naka-ku (en) ![]() | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°42′39″N 137°43′34″E / 34.71089°N 137.72619°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 1.558,04 km² | ||
Mugakideak | Tenryu (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 788.211 (2021eko martxoaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 0 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1911ko uztailaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Campo Grande, Varsovia, Camas, Chehalis, Porterville, Rochester, Manaus, Shenyang, Hangzhou, Bolonia, Bandung eta Sapporo | ||
http://www.city.shizuoka.jp/english/ |
Hamamatsu (japonieraz: 浜松市 Hamamatsu-shi ) , Japoniako Shizuoka prefeturako hiri handiena da, hala ere hiriburua Shizuoka da. 2014ko erroldaren arabera 792.279 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1.558 km²-ko azalera dauka udalerriak, Japoniako bigarrena da Takayamaren ondoren. Bi eremu oso ezberdin ditu Hamamatsu udalerriak, hegoaldean Mikatahara lautada eta iparraldean mendi altuak. Tenryū ibaiak zeharkatzen du hiria eta Hamana aintzira gazikara dauka ondoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungo lurraldea aspalditik populatua izan da, Jōmon eta Kofun aroetako aztarnak aurkitu baitira bertan.
Nara Aroan Tōtōmi probintziako hiriburu bihurtu zen eta Sengoku Aroan Hamamatsu gaztelua eraiki zen. Edo Aroan Tōkaidō errepideko posta-hiria izendatu zuten eta honek hiriaren garapen handia ekarri zuen.
Udalerria 1911 urtean eratu zen eta 1926an Japoniako aire armadaren egoitzetako bat ezarri zen bertan. 1944 urtean lurrikara batek eta 1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketek hiria suntsitu egin zuten. Ordutik aurrera hiria berreraiki eta inguruko herrixkak barneratu zituen bere lurrak zabalduz.
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hamamatsuko jaialdia (maiatzean)
- Hamakita Hiryu (ekainean)
- Enshu Dainenbutsu (uztailean)
- Akiha su jaialdia (abenduan)
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hamamatsu gaztelua
- Act Tower
- Nakatajima dunak
- Tenryū ibaia
- Hamamatsuko lorategiak
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hamamatsuko lorategiak.
-
Hamamatsuko jaialdia.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Camas (Washington) (AEB) (1981)
Porterville (California) (AEB) (1981)
Varsovia (Polonia) (1990)
Rochester (New York) (AEB) (1996)
Chehalis (Washington) (AEB) (1998)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Japonieraz) Hamamatsuko webgune ofiziala