Edukira joan

Hanafuda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hanafuda
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Honen izena daramalore
Ezaugarriak
Gutxieneko jokalariak2

Hanafuda (japonieraz: 花札 eusk: "lore-jokoak"?) Japoniako karta joko tradizional bat da. Helburua, karta ezberdinekin bikoteak osatzea da. 48 karta ditu, launaka antolatutako 12 multzotan; multzo bakoitzak lore espezie ezberdin batean errepresentazioa du. XVI. mendean du jatorria.

1889an Nintendo enpresa hanafudak egiten hasi zen. Yakuza mafiak karta hauek erabili zituen herrialde osoko kasino ilegaletan, Nintendoren diru sarrerak handituz. Uste denez, yakuza hitzaren jatorria ere joko honen ondorio da, ya (8), ku (9) eta za (3) delako joko honetan eman daitekeen jokaldirik txarrena.

1950ean Nintendok Disneyrekin tratua egin zuen hanafuda kartak Disneyren pertsonaiekin egiteko eta Japoniatik kanpo saltzeko. Milioika karta saldu ziren, eta diru horrekin Nintendok bere negozio motak hedatu zituen, bideo-jokok egiten hasiz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]