Hannah Tointon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hannah Tointon
Bizitza
JaiotzaSouthend-on-Sea1987ko abenduaren 28a (36 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm1482510 Allocine: 242325 Allmovie: p615089 Edit the value on Wikidata

Hannah Tointon (Southend-on-Sea, Essex, 1987ko abenduaren 28a) Ingalaterrako aktorea da. Herrialde hartako hainbat soap operatan parte hartzeagatik da ezaguna, Hollyoaks eta The Inbetweeners telesailetan bereziki[1]. Kara Tointon aktorearen ahizpa gaztea da[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko lan garrantzitsua Kerching! sitcomean izan zuen, protagonista nagusiaren amorantea zen. 2017an Hollyoaks telesailean Katy Fox-ek rola bete zuen. Ohiko aktorea izan zen eta The British Soap Awards Sarietan Eszena espektakularrenaren saria irabazi zuen, labar gaineko autoaren eszenan[2]. Beste eszena batengatik izendapena ere jaso zuen. 2010ean The Inbetweeners telesailean Tara Brownen papera bete zuen hiru ataletan[3].

Ordutik aurrera hainbat telesail britainiarretako ataletan aktore gonbidatua izan da. 2015-2016 denboraldian Mr Selfridge telesaileko protagonista izan zen.

2014an Walking with the Enemy filmean hirukote protagonista osatu zuen Ben Kingsley eta Jonas Armstrongekin batera[4].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
2008 The Children Casey Tom Shankland
2010 The Lost Future Giselle Mikael Salomon
2013 Young, High and Dead Katy Luke Brady
2014 Walking with the Enemy Hannah Schoen Mark Schmidt
2015 Captain Webb Madeline Chaddock Justin Hardy
2018 The Festival Caitlin Iain Morris

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2003 Star Billie
2003–2006 Kerching! Tamsin Protagonista (20 atal)
2005 The Bill Celina Johnson atal bakara
2005–2006 Dream Team Savannah Caskey Ohikoa (8 atal)
2006 Murder City Bethany Williams atal bakara
2006 New Tricks Anita Walsh gaztea atal bakara
2006 Genie in the House Annabelle Scott 3 atal
2007 Doctors Maxine Brogan atal bakara
2007–2008, 2017 Hollyoaks Katy Fox Ohikoa (85 atal)
2008 Doctors Emma Lewis atal bakara
2010 The Inbetweeners Tara Brown 3 atal
2012 Sinbad Kuji atal bakara
2012 The Midnight Beast Frog atal bakara
2012 Switch Hannah Bright Protagonista (6 atal)
2012 The Hour Kiki Delaine Ohikoa (6 atal)
2013 Love Matters Donna
2013 Midsomer Murders Pippa Fergus-Johnson atal bakara
2014 Death in Paradise Susie Jenkins atal bakarra
2014- Penny Dreadful Maud Gunneson
2014 Call the Midwife Kathleen Baker atal bakarra
2015–2016 Mr Selfridge Violette Selfridge Protagonista

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Hannah Tointon | Sexy Sibling | Girls We Love | FHM.com» web.archive.org 2012-06-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. (Ingelesez) msnuktvsoaps. (2008-05-03). «British Soap Awards 2008 – Winners» MSN TV Blog: A Slice Of Soap (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  3. (Ingelesez) Quinn, Angie. (2020-09-18). «Here’s what Tara Brown from The Inbetweeners is up to now» MyLondon (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  4. (Gaztelaniaz) Al lado del enemigo (2014). (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hannah Tointon