Ben Kingsley
Sir Ben Kingsley, CBE (Scarborough, 1943ko abenduaren 31 - ), indiar jatorria duen aktore britainiarra da, Oscar sariaren irabazlea.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere jaiotza-izena Krishna Pandit Bhanji izan zen, eta Salfordeko Pendlebury herrian hazi zen. Han ikasi zuen Pendleton Collegen, orain Ben Kingsley Theatre dena. Bere aita, Harji Bhanji, gujaratiar jatorrizko doktorea izan zen, Indiako Gujarat eskualdekoa, eta bere ama, Anna Lyna Mary, jatorri juduko modelo eta aktorea izan zen.
Kingsleyk Manchester Grammar Schoolen hasi zuen bere ibilbidea, Robert Powellekin batera. Zinemak tentatu zuen arren, antzerki munduan hasi zen, Peter Hallek 1977an Ben Jonsonen Volponeren obra Royal National Theatre antzokirako egin zuen egokitzapenaren euliaren papera bezala. Interpretazio horren ondorioz, Kingsleyk ospetsu bilakatu zen britainiar interpretazio munduan, eta bere interpretazio-estilo sotilagatik nabarmendu zen shakesperiar antzerki-ekoizpen askotan. Zuzendari berarekin, urtebete geroago, Txejoven Vishniovy sad antzelanaren muntaian parte hartu zuen, baita Londresen ere.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |