Hannon I.a Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hannon IV.a Kartagokoa» orritik birbideratua)
Hannon I.a Handia
monarch of Carthage (en) Itzuli

Bizitza
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakrab mahanat (en) Itzuli

Hannon IV.a Kartagokoa, edo Hannon I.a Handia K.a. IV. mendeko kartagotar politikaria, buruzagi militarra eta lur jabe aberatsa izan zen, bere aberastasuna Afrikako iparraldean zituen lurretatik zetorkion, eta Kartagoko errege bihurtu zen.

Justinoren arabera[1], princeps Cathaginiensium zuen izenburua. Litekeena da izenburuak berdinen artean lehena adieraztea, noblezia edo erregetza titulua izatea baino[2][3].

Suniato aurkariari potentissimus foenorum edo kartagotarren artean boteretsuena deitu zioten 368. urtean. Hainbat urte geroago, Suniato goi-mailako traizio egiteaz leporatu zioten (Sirakusarekin korrespondentzia izateagatik) eta ziur aski exekutatu zuten[4][5]. K.a. 367. urtean Hannonek 200 ontziko flota zuzendu zuen Siziliara eta hango greziarrak garaitu zituen. Bere garaipenak Dionisioren Lilibeo erasotzeko asmoak eragotzi zituen, Siziliako mendebaldeko Kartago hiri aliatua[6].

Hannon hogei urte inguru, izan zen Kartagoko pertsonaiarik nagusiena. K.a. 340an, tirano bihurtzeko asmoa izan zuen. Pobreei janaria banatu ondoren, bertako esklaboen matxinada bat antolatu zuen, Libiako kontratatutako kapitain berbere batek zuzentzen zuena. Kartagorentzat arrisku militarra ez zen arren, Hannon harrapatu zuten, traizio egiteaz leporatu eta torturatu egin zuten. Bere familiako kide asko hil zituzten[7].

Hala ere, geroago, Giskon semeari greziar mertzenarioek gidatutako Kartagoko hirurogeita hamar itsasontzien agindua eman eta Lilibeora bidali zuten. Ondoren Kartagok bakea negoziatu zuen Sirakusako Timoleonekin, K.a. 340aren inguruan. Hortik aurrera, familia honen ospea eta Kartagon izandako eraginak ondorengo belaunaldietan iraun zuen[8].

Hannonek K.a. 340tik gobernatu zuen. eta K.a. 337an, Giskon semea izan zen haren ordezkoa. Ziurrenik Hannon II.a Handiaren arbaso bat izan zena[9][10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Justino K.o. II. mendean /Hannon I.a Handia/ erromatar bat zen, K.a. I. mendean idatzitako Ponpeio Trogo historialari erromatarraren obra kondentsatu zuena. PICARD (1968): Life and Death of Carthage 30-31 or.
  2. PICARD (1968):: Life and Death of Carthage , 131-132 or.
  3. LANCEL, Serge (1992): Carthage. A history, Blackwell, 115 or.
  4. PICARD (1968):: Life and Death of Carthage , 132-133 or.
  5. WARMINGTON (1964): Carthage, 117 or.
  6. WARMINGTON (1964): Carthage, 115, 116 or.
  7. WARMINGTON (1964): Carthage, 119, 120 or.
  8. WARMINGTON (1964): Carthage, 120-123 or.
  9. PICARD (1968): Life and Death of Carthage, 198 or.
  10. WARMINGTON (1964): Carthage, 119 or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HUSS, Werner (1985): Geschichte der Karthager, Munich: C.H. Beck, ISBN 9783406306549. {ale}(alemanez)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa Kartagoko errege Ondorengoa
Hannon III.a Kartagokoa
K.a. 340-337
Giskon I.a Kartagokoa