Harea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau harri-partikulei buruzkoa da, hondar hitzaren beste esanahiak jasotzen dituena beste hau da: Hondar (argipena)
Eraikuntzan erabiltzen den harrobiko kareharri-harea
Elektromikroskopian ikusitako hondar-aleak

Harea edo hondarra harri partikula oso txikiz (0,0625 mm [1/16 mm] eta 2 mm bitartekoak) osatutako partikula multzoa da. Partikula horietako bakoitzari hondar-ale deitzen zaio.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartzetako harea ibaiei eta itsasoari esker sortzen da. Iturburuetatik gertu dauden errekek mendietako harkaitzak higatzen dituzte: arrokatik partikula txikiak askatuz, edo ahulguneak erasotzean harri puskak atereaz. Harri puska txikiago horiek ere higatu egingo ditu urak, tamaina are txikiagokoak izan arte, eta itsasoratzera iristerako basak eta hareak baino ez dira geratuko uretan suspentsioan. Harea eta lohi horiek itsasbazterrean kokatuko dira.

Bestalde, itsasoak itsasbazterretako labarrak higatuko ditu abrasio plataformak eta hondarra sortuz. Hondar hau hondartzetan metatuko da. Horrez gain, itsasoak gerora harearekin metatuko diren beste hondakin batzuk ere xehatuko ditu (adb., maskorrak).

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntzan
Industrian

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harea Aldatu lotura Wikidatan