Agregakin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bi agregakin pila

Agregakina edo Agregatua harrobitik ateratako partikula iraunkor birrinduen nahastearen bidez lortutako granulometria jarraituko material pikortatuari deritzo. Agregakina eraikuntzan erabiltzen da batez ere eta egonkortasun kimikoa eta erresistentzia mekanikoa dira beste materialeengandik bereizten duen bi ezaugarri nagusi.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agregakin naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agregakin naturala meagintza ustiapenetik lortu dena eta soilik prozesu mekanikoak jasan dituena da. Jatorri ezberdina duten meatokietan erauzten dira: ibai, itsaso, eoliko edo harrobi. Jatorriko meatokietan dauden bezala edo birrinduta, guztiz edo partzialki, erabiltzen dira.

Kareharrizko agregakinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kareharria da iberiar penintsulan arroka sedimentario ohikoena. Lortzen eta birrintzen erraza dela eta material hau da iberiar penintsulako agregakinetan gehien erabiltzen dena. Kareharrietan tarteka karedun jatorria ez duten mineral proportzio altuak topatzen dira.

Siliziozko agregakinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agregakin hau pikordun meatokietan ateratzen da. Tamainarik handiena duten partikulak bahetu eta birrinketa ezberdinen bidez tamaina txikiagoa duten aleak lortzen dira. Zenbat eta tamaina txikiagoa izan orduan eta ertzak zorrotzago izango dituzte. Legar naturalaren birrinketatik sortutako siliziozko agregakina oso erabilia da, iberiar penintsulan asko baitago.

Agregakin igneo eta metamorfikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agregakin mota honek besteak baino zailtasun gehiago ditu birrintzerako garaian.

Agregakin bolkanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dira beste agregakinak bezain erabiliak, toki gutxietan aurki baitaitezke.

Agregakin artifizial eta marjinalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agregakin artifiziala industri prozesuren bat jasan eta aldaketa fisiko edo kimikoren bat jasan dutenak dira. Industria prozesuetan sortutako azpiproduktuetan, agregakin naturalen tratamenduetan, eraikuntzen eraispenetan edo bidezoruen birziklapenean dute agregakin hauek jatorria.

Azpiproduktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabor, meatze-ustiapen eta meategietako hondakinak, altzairutegiko zepak, hiri-hondakinen errausketan sortutatako zepak,... dira agregakinak sortzeko erabiltzen diren azpiproduktuetako batzu.

Agregakin manufakturatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industri-prozesuetan lortzen dira, agregakin naturaletatik batzuetan. Agregakin hauekin ezaugarri bereziak lortu nahi izaten dira.

Partikulen tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partikulek duten tamainaren arabera izen desberdina hartzen du agregakinak. Orokorrean agregakin fina eta agregakin lodiaren arteko bereizketa egiten, 2.5 mm izan ohi da muga, baina 5 mm baino gutxiago duen materialari harea deitzen zaio.

Agregakinen motak
Izena Tamaina
Hauts minerala < 0,08 mm
Harea 0,08-0,05 mm
Legarra 0,05-60 mm

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agregakinaren ezaugarri fisikoak, ekonomia eta ingurugiroa dira agregakin motaren aukera baldintzatzen duten faktore nagusiak.

Eraikuntzan erabiltzen dira batez ere:

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kareharrizko agregakina errepideetako bidezoruaren geruza guztietan erabiltzen da, arrodarura-geruzan izan ezik, erraz leuntzen da eta: trafiko handia duen errepidek azkarregi bihurtzen dira irristakor. Errepideetako bidezoruetako lokailu hidrokarbonatuekin itsaskortasun arazo gutxiago sortzen ditu, duen basiko izaera dela eta. Ezaugarri hau hobetzeko erabiltzen da beste arroka mota bat erabiltzen duten nahaste bituminosoetan. Dilatazio-koefiziente baxua dutenez, errepideetako hormigoizko zoladura eta zementua duten azpiko geruzetan erabiltzen da.

Siliziozko agregakinak errepideetako geruza guztietan erabiltzen dira, aurkitzen erraza baita. Errepideak eraikitzeko erabiltzen diren lokailu hidrokarbonatuekin ez du itsaskortasun handirik. Silize eta haustura-aurpegi kopuru handia badute ezaugarri mekaniko eta barne marruskadurak mineralezko eskeleto egokia osatzen dute trafikoaren eragin zuzena jasaten duten nahaste bituminosoetan erabiltzeko.

Agregakin igneo eta metamorfikoak errepideetako arrodadura-geruzetan erabiltzeko aproposak dira, dituzten ezaugarriak direla eta. Leuntzen zailak direnez arrodadura-geruzaren ezaugarriak denbora luzez mantentzen dituzte. Azidoagoak diren agregakinak lokailu hidrokarbonatuekin itsaskortasun baxuagoa dute; kasu hauetan aktibatzaile edo emultsio egokiekin arazoa zuzendu liteke.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Firmes y pavimentos - Karlos Kraemer/Miguel Angel del Val