Oramendu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harrapamen» orritik birbideratua)
Oramendua Jan Luyken-ek irudikatua

Oramendua[1] kristau-eskatologia protestantean, Jesukristo Aintzatik jaitsikeran bizitza kristaua egindako hildakoak berpiztuko direlako eta bizirik dauden sinestunak, Jaungoikoarekin elkartzeko, Lurretik Aintzara eroango dituztelako sinesmena da[2]. Oramenduaren esangura zehatza, unea (bestelako eskatologia-jazoerei dagokiena) eta eragina eztabaidagarriak dira fededunen artean. Adigaia Tesalonikarrei Lehen Gutuna pasartearen hainbat irakurketatan datza, bai eta zelako harremanetan dauzkan beste Bibliako pasarteekiko (esate baterako, Tesalonikarrei Bigarren Gutuna, Mateoren Ebanjelioa, Korintoarrei Lehen Gutuna eta Apokalipsia) irakurketekin ere.

Katolizismoak oramendua okertutzat jotzen du, Bibliaren hitzen faltsutzetik abiatutako irakurketa batetik ei dator-eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskalterm - Euskararen corpusa - Euskadi.eus» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2021-01-20.
  2. ik. 1 Ts 4:15-18

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]