Hartz mamu
Itxura
| Hartz mamu | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Carnivora |
| Familia | Ursidae |
| Generoa | Ursus |
| Espeziea | Ursus americanus |
| Azpiespeziea | Ursus americanus kermodei Hornaday, 1905 |
Hartz mamua edo Ursus americanus kermodei (ingelesez, Kermode bear) Columbia Britainiarreko hartz beltzaren (Ursus americanus altifrontalis) azpiespezie edo aldaera bat da[1]. Animalia horiek daukaten gen errezesibo bat dela eta, zuriak dira. Denera, hartz mota horren % 10 inguru dira zuriak edo krema argi kolorekoak, bereziki Princess Royal eta Gribbel uharteetan[2]. Besteak beltzak dira.
Hartz mamua bertako kulturan eta ikur gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hartz berezi horiek eragin handia izan dute bertako herri amerindiarren kulturan eta sinismenetan[3]. 2006ko otsailean Columbia Britaniarreko gobernadoreak hartz mamua edo Kermode hartza probintzia hartako animalia ofizial izendatzeko asmoa adierazi zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa