Amerindiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
XX. mendearen hasierako margoa. Amerindiar herriak irudikatzen ditu.

Amerindiarrak Amerikako jatorrizko biztanleak edo herriak dira, Kristobal Kolon hara iritsi baino lehen lurralde hartan (Alaskatik Patagoniaraino) bizi zirenen ondorengoak. Amerindiar herrien jatorrizko hizkuntzei amerindiar hizkuntzak deritze.

Gaur egun, asko aldatzen da biztanle hauen proportzioa herrialde batetik bestera: Paraguaiko % 98tik (mestizoak barne) AEBetako % 1 edo 2raino.

Inuitak AEBetan, Kanadan, Groenlandian eta Errusian kokatzen dira, eta egoera geografiko oso berezia dutenez, ez dira Amerindiarrak bakarrik bezala sailkatzen. Adibidez, Quebecen honela deitzen zaie: 10 nazio indigenak eta nazio inuita.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arteko teoriarik zabalduenaren arabera, jatorrizko herri hauek Asiatik iritsi ziren gaur egungo Alaskara Beringeko itsasartea zeharkatuz, orain dela 9.000-50.000 urte. Garai hartan, antza, igarobidea izoztuta topatu zuten eta horri esker pasatu ahal izan ziren.

Badirudi, Bluefish koban gizakien aztarnak aurkitu direla orain dela 20.000 urte ingurukoak.

Azken urteetan, Clovis Kultura garrantzitsua asko ikertu da, eta badirudi, K.a. 11.000 urte inguruan sortu zela.

Las Vegas Kultura zibilizazio bat eraiki zuten, gaur egundo Ekuadorreko kostaldean. Kultura hori, K.a. 10.000 eta 4.600 urte inguruetan bizirik egon zen. Hego amerikako ingurune berberean, Valdivia Kultura garatu zen gero, baina badirudi biztanleria txikia zela (2000 biztanle inguru). Eurek amerikako lehenengo zeramika egin zuten. Gaur egungo Peru inguruan, Caral zibilizazioa garatu zen K.a. 3000 urte inguruan. Gero, lehenengo amerikar jultura handia sortu zen, Olmeca Kultura K.a. 1500 urte inguruan. Badirudi 5000 nukleo zeukatela, La Venta hiri handiena izanik (18.000 biztanle inguru)

K.a. 600. urte unguruan, La Tolita Kultura garatu zen.

1000 urte inguruan, norbegiako talde txiki batek atlantikoa gurutzatu zuen eta islandia pasa ostean amerika iparraldera ailegatu zen.

1492. urtean, Kolon amerika ekialdeko irletara ailegatu zen. Horren ondoren, europarrak amerika konkistatzera abiatu ziren.

1876an AEBetan erreserbetan bizitzea agindu zieten.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ojibwa gizonak.

Erdialdeko Amerika eta Hego Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]