Edukira joan

Hasiera 1:1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hasiera 1:1
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daHasiera 1
Argumentu nagusiaHasierako kreazioaren narratiba
kronologia
baliorik ez Hasiera 1:1 Hasiera 1:2

Hasiera 1:1 Hebrear zein kristau Bibliako Hasiera liburuko lehenengo kapituluko lehenengo bertseta da. Hasierako kreazioaren narratibaren hasiera da ere. Testuaren hasieran, Hasieran hitza dauka, irekiera oso ezaguna.

  1. Bereshit (בְּרֵאשִׁית‎): "[Zerbaiten] hasieran". Artikulua faltan du, baina ulertzen da[1].
  2. bara (ברא‎): "[berak] sortu". Hitza forma maskulinoan dago, beraz "berak" hori gizonezkoa dela ulertzen da; aditz honen berezitasun bat da soilik Jainkoarentzat erabiltzen dela[2].
  3. Elohim (אלהים‎): Jaungoikoarentzako hitz generikoa, izan Israelko Jainkoa edo beste bat; Hasiera 1 osoan zehar erabiltzen da, baina Hasiera 2n jada YHWH Elohim erabiltzen da, hau da "YHWH Jainkoa".
  4. et (אֵת‎): aditz baten objektu zuzenaren aurretik erabiltzen den partikula, kasu honetan "zeruak eta lurra", adierazteko hori dela "sortu" duena.
  5. Hashamayim ve'et ha'aretz (הַשָּׁמַיִם וְאֵת הָאָרֶץ‎): "zeruak eta lurra"; hau merisma bat da, hau da, ez du esan nahi "zerua" eta "lurra" sortu zirela indibidualki baizik eta "guztia", kosmos osoa[3]. ha artikulua da eta ve hitzak eta esan nahi du.

Euskarazko bertsioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizen Arteko Bibliaren itzulpenean Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen.[4] bezala agertzen da.

Hasiera 1:1 da kreazioa ezerezetik ezartzen duen doktrina judeo-kristauaren oinarria, creatio ex nihilo deitzen dena. Gaur egungo ikerlari gehienen ustez, hizkuntza ikuspegi batetik hau ez da aukerarik onena[1][5], eta K.a. 500-400 inguruan Hasiera idatzi zutenek ez zutela interesik materiaren jatorriaren inguruan, baizik eta destinoaren ezarpenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]