Hatfield eta McCoy sendien arteko gatazka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hatfield eta McCoy sendien arteko gatazka
Irudia
Motafeud (en) Itzuli
Denbora-tarte1863 - 1891
KokalekuMendebaldeko Virginia
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak
Hatfield sendia 1897an.

Hatfield eta McCoytarren arteko gatazkak (1863 – 1891) Ameriketako Estatu Batuetako Mendebaldeko Virginia eta Kentucky arteko mugan bizi ziren bi familia nahasi zituen. Etsaitasun hori Estatu Batuetako folklorearen lexikoaren parte da, familien arteko edozein lehia odoltsurako sinbolo gisa. Justizia norberaren esku hartzearen arriskuen sinbolo bihurtu da, baita ere familiaren ohorearen defentsaren sinbolo.

Bi familiak Ulsterretik (gaur egungo Ipar Irlanda) joandako migratzaileen lehen boladen parte izan ziren, eta Tug haranean (Grand Horse harana ere deitua) finkatu ziren. 1880 eta 1891 bitartean, gatazkak bi familietako gutxienez hamabi kide hil eta beste hamar zaurituta utzi zituen, herrialde osoko komunikabideetako titularrengana iritsi zen eta ordena berrezartzeko Kentucky eta Mendebaldeko Virginiako gobernadoreak tokiko miliziak mobilizatzera behartu zituen. Hatfieldtarrak McCoytarrak baino boteretsuagoak ziren ekonomikoki eta lotura politiko hobeak zituzten.

Lehen hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi familia gehienak Konfederazioarentzat borrokatu zuten Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan; Asa Harmon McCoy salbuespena izan zen. Bi familien arteko gatazkan benetako indarkeriaren lehen gertaera Asa Harmon McCoy soldadu unionistaren hilketa izan zen, gerratik itzultzean, «Logan Wildcats» izeneko miliziano ohi konfederatuen esku. «Devil Anse» Hatfield izan zen lehen susmagarria, baina gero egiaztatu zen krimena gertatu zenean gaixorik zegoela bere etxean. Ebidentzien arabera, bere osaba Jim Vance, Wildcatsen kidea, izan zen hilketa burutu zuena. 1865eko urtarrilaren 7an hil zuten tiroz.[1]

Beste gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren gertaera bortitza hamahiru urte geroago gertatu zen, 1878an, txerri baten jabetzari buruzko eztabaida baten ondoren. Floyd Hatfield zen txerriaren jabea, baina Randolph McCoyk beretzat eskatu zuen. Liskarra bertako bake epaileari aurkeztu zioten, Anderson «Preacher Anse» Hatfield-i, eta honek Hatfieldtarren alde egin zuen, Bill Staton bi familien senidearen testigantzari esker. 1880ko ekainean Staton hil zuten McCoy anaietako bik, Sam eta Parisek, geroago absolbituak, bidezko defentsaren eskubidean oinarrituta.

Gatazka larriagotu egin zen Roseanna McCoyk Johnsonekin, Devil Anse Hatfielden semearekin, harreman sentimentala hasi zuenean eta bere familia Mendebaldeko Virginian Hatfieldtarrekin bizitzeko utzi zuenean. Roseanna McCoytarrekin itzuli zen, baina bikotea berriz harremanetan jartzen saiatu zenean, McCoytarrek Johnse Hatfield atxilotu zuten, alkoholaren legez kanpoko ekoizpenari eta edarien kontrabandoari buruzko Kentuckyko legeak hausteagatik. Roseannak, gaueko kabalgata baten ondoren, Devil Anse ohartarazi zuen. Honek erreskate-partida bat antolatu zuen. Partidak McCoytarrak inguratu eta Johnse erreskatatu zuen, Mendebaldeko Virginiara eramanez, Pikevillera eraman aurretik, Kentuckyra, hurrengo egunean epaitu behar zuten tokira. Roseannak bere familia Johnseren alde traizionatzen zuen arren, honek haurdun utzi zuen bere lehengusina Nancy McCoyrekin ezkontzeko 1881ean.

1882an, Ellison Hatfield, «Devil Anse» ren anaia, Roseanna McCoyren hiru anaiarik gazteenek hil zuten: Tolbert, Pharmer eta Bud. Ellison 26 aldiz sastatu zuten eta tiro bat jaso zuen borroka batean Kentuckyko hauteskunde-egun batean. Anaiak indarrez eraman zituzten Mendebaldeko Virginiara, Ellisonen heriotzaren zain egotera. Hau hil ondoren, McCoy anaiak pawpaw zuhaixketara lotu zituzten eta hainbat tiroz hil zituzten.

1888ko sarraskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etsaitasunak goia jo zuen 1888an Urteberriko Gaueko Sarraskiarekin. Hatfield klaneko zenbait kidek McCoytarren txabola inguratu eta sua piztu zuten familia lo zegoen bitartean. Randolph McCoyren irteera behartzeko erre zuten txabola, baina honek ihes egitea lortu zuen, baina bere seme txikietako bi hil zituzten eta emaztea jipoitu eta hildatzat utzi zuten. Bizirik atera zirenak Pikevillera ihes egin ziren, ehizatu nahi zituzten zaldizkoen partidatik ihes egiten.

1880 eta 1891 bitartean, gatazkak bi familietako gutxienez hamabi kide hil eta beste hamar zaurituta utzi zituen, herrialde osoko komunikabideetako titularrengana iritsi zen eta ordena berrezartzeko Kentucky eta Mendebaldeko Virginiako gobernadoreak tokiko miliziak mobilizatzera behartu zituen.

1888an, Wall Hatfield eta beste zazpi pertsona atxilotu zituen Frank Phillips buru zuen talde batek. Kentuckyra eraman zituzten Urte Berriko Gaueko Sarraskian su hartutako etxetik ihes egin ondoren tiroz hil zuten Alifair McCoyren heriotzaren epaiketari aurre egiteko. Zazpi biziarteko kartzela-zigorrera kondenatu zituzten, eta zortzigarrena, Ellison Hatfield, urkamendian exekutatu zuten. Pikevilleko exekuzioan milaka pertsona izan ziren.[2]

Bi familien arteko borrokaren intentsitatea murriztu egin zen Ellison Hatfield hil ondoren. Epaiketa gehiago egin ziren. 1901ean Johnse Hatfielden aurkako epaiketa azkena izan zen.

Gatazkan oinarritutako komedia musikala Pigeon Forgen, Tennesseen.

Gertaerak kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera hauetan oinarrituta film eta telesail asko egin dira. Bitxiena da askotan umorezko klabean edo haurrei zuzendutako grabazioetan egin direla.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pearce, John Ed (1994). Days of Darkness: The Feuds of Eastern Kentucky. University Press of Kentucky. 227 or. ISBN 0813118743. 59-60. or.
  2. Rice, Otis K (1982). The Hatfields and McCoys. The University Press of Kentucky. 150 or. ISBN 0-8131-1459-4. 111.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]